Espainiako Gobernuak Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeko aukera baztertu du
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Espainiako Gobernuko ministroak Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeko aukera baztertu du astearte honetan. Riberak Senatuan egin du adierazpena, EH Bilduko senatari Idurre Bidegurenek egindako galdera bati erantzunez; Bidegurenek kezka adierazi dio espainiar ministroari, kontuan izanik proposamena, haren iritziz, "zentzugabea" dela.
Bidegurenek galdetu dio Espainiako Gobernuari ea zentral nuklearrak ixteko egutegia aldatzeko aukerarik aurreikusten duen, eta, halaber, ea uste duen posible dela Garoña berriro zabaltzea "teknologia berarekin, edo beste alternatibaren batekin"; izan ere, alde batetik, krisi energetikoa dago; horrez gain, Bruselak esan du energia nuklearrean egindako inbertsioak "berde" gisa joko dituela; eta, azkenik, Gaztela eta Leongo Gobernua ikertzen ari da Garoñako zentrala berriro irekitzeko posibilitatea. Riberak baztertu egin du. Nabarmendu du Gaztela eta Leongo Gobernuaren proposamena "burutazio ideologikoa" dela, "ultraeskuinaren terminologiarako keinua", eta adierazi du, "ezinezkoa eta bideraezina" dela.
Gaztela eta Leongo Gobernuak "aurrekontu publikoa xahutu du. Ez dute baso suhiltzaileentzat, edo suteen aurkako baliabideetarako, edo jendea babesteko, edo Gaztela eta Leongo osasun zentroak irekitzeko; baina erabili dute dirua txosten bat eskatzeko. Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak doan emango zion txosten hori", bai eta Nuclenorrek, alegia, Garoñako titularrak. Ministroaren arabera, "erakutsiko zuen zentzurik ez duela".
Zentralak (Endesa eta Iberdrola jabearen parte dira, % 50ean) plana du "eraispenerako, eta guneko balizko berreskuratzerako", ekarri du gogora. Espainiako Gobernuak, horrez gain, "konpromisoa sendotu du, Garoña trantsizio zuzeneko gunea izan dadin. Bertako bizilagunek, azken urteotan, erabateko utzikeria pairatu dute".
Riberak deitoratu duenez, "urte hauetan guztietan" Burgoseko Santa Maria de Garoñako herritarrek ez dute zentrala desegiteko planik, ezta zaintzarik, prebentziorik edo bestelako neurririk".
"Egutegia berrikusteko inolako asmorik ez dugu. Zentral nuklearretako jabe guztien artean adostu da egutegia", azpimarratu du. Espainiak, "zorionez, baliabide autoktono guztiz indartsuak ditu; elektroiak eta molekula berdeak ekoizteko ez ezik, sortzeko enplegua, zerbitzuak, berrikuntza eta industria ere, berriztagarriak kasu".
Bidegurenek presidenteordearen sendotasuna baloratu du, eta arbuiatu du tesi jakin bat; alegia, energia nuklearra izatea egungo krisiaren aurreko irtenbidea: "Proposamen hori zaharkituta dago, eta ez da errealista". Senatariaren esanetan, zentrala hamar urteren buruan irekitzea "ideia zentzugabea eta arduragabea da; dakarren arriskuagatik, eta ekonomiaren eta teknikaren ikuspuntuetatik bideragarria ez baita".
Esan duenez, egungo egoera energetikorako irtenbidea da energia berriztagarriak kontrol publikoa eta gardentasuna baliatuta garatzea, ikuspegi ekologiko eta sozial batetik. Garoñako kasuan, eskualdeko suspertze ekonomikoa eta soziala bultzatuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esanek ere 20 delegatu izango ditu, bigarren indar gisa kokatuta. ErNE, azken bi hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.