Next Generation funtsetatik jasotako 972 milioi euro kudeatzean ari da Eusko Jaurlaritza
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE), oraingoz, 1.154 milioi eskuratu ditu Europatik etorritako Next Generation funtsetatik, eta horietatik gehiena (ia % 85), 972 milioi, Jaurlaritza ari da kudeatzen —gainerako % 15,8 Estatuaren esku dago, eta hark kudeatzen du—.
Horrela iragarri du Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordean. Funtsen inguruko azken argibideak ekainean eman zituen Azpiazuk, eta ordutik, hazi egin da jasotako diru kopurua.
Nolanahi ere, sailburuak esan du Jaurlaritzak kudeatu beharreko ekimenen % 20 garatzeko "zailtasunak" izaten ari direla Espainiako Gobernuak egin dituen "diseinu akatsengatik". Besteak beste, oraindik onartzeke dauden Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoei (PERTE, gazteleraz) bide emateko galdegin dio Sanchezen gobernuari, batez ere auto elektrikoari dagozkionak. Gainera, dagoeneko onartuta dauden proiektuen dirua "lehenbailehen mobilizatzeko" eskatu du.
"Next Generation funtsak aukeratzat hartu ditugu beti, eta are gehiago, gerra batek bidegurutze berri batean jarri gaituen garai honetan", azpimarratu du sailburuak.
Argitu duenez, funts horiek sailen artean banatzeko orduan, Iñaki Arriolak zuzendutakoak (Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Garraioa) eta Arantxa Tapiak buru duenak (Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena) % 25,24 eta % 24,22 eskuratu dituzte —bigarren horrek % 49,46 du metatua—.
Halaber, datuak emateaz gain, Azpiazuk iragarri du adimen artifizialari eta zibersegurtasunari lotutako bi proiektu aurkeztuko dituela RETECH ekimenean. Guztira, 32,6 milioiko balioa izango dute. RETECH ekimenaren helburua da eraldaketa eta espezializazio digitalera bideratutako eskualde-proiektuak egituratzea.
Oposizioa, kritiko, datuak aztertzeko duen denbora urriarekin
Gainerako taldeen txandan, Elkarrekin Podemos eta EH Bildu kritiko azaldu dira Ekonomia eta Ogasun Sailak datuak azken unean jakinarazi dituelako eta, ondorioz, taldeek ez dutelako denborarik izan ondo aztertu eta ekarpena egiteko. "Begirune falta da", esan du EH Bilduko legebiltzarkideak. Bestalde, Eusko Jaurlaritza babesten duten taldeek Azpiazuren sailak egindako "lan ona" goraipatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.