Mobilizazio eguna deitu du pentsiodunen mugimenduak urtarrilaren 16rako, 5. urteurrenarekin bat eginez
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak iragarri duenez, urtarrilaren 16an hainbat mobilizazio egingo dituzte, bosgarren urteurrena dela eta.
Pentsiodunen Mugimendua 2018ko urtarrilaren 15ean sortu zela gogorarazi du mugimenduak ohar batean, "Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatuko gainerako Erkidego eta Herrietan, pentsioen igoera umiliagarriak (%0,25) eta pentsioen erosteko ahalmenaren galerari amaiera emateko premia larriak eraginda, eta narriadura horri aurre egiteko eta pentsio publiko eta duinak eta, batez ere, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa lortzeko borroka bat hastea erabakita, beharrezkoa izango zen denbora iraungo zuena".
Ildo horretan, "egindakoagatik harro" daudela adierazi dute, "zutik jarraitzeko eta borrokan jarraitzeko prest".
"Bosgarren urteurrena harrotasunez eta alaitasunez ospatu nahi dugu" adierazi dute mugimendutik.
Hala, urtarrilaren 16an, ospakizuna eta erreibindikazioa uztartuko dituzte Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta beste hainbat udalerritan egingo dituzten elkarretaratze, kalejira, herri-bazkari zein bestelako ekimenekin.
Ospakizunarekin batera, joan den udan egin zuten 'Pentsiodunen Bizikleta Martxa' ri buruzko liburu bat argitaratuko dute, 10 eurotan eta aldizkari bat ere argitaratuko dute, Pentsiodunen Mugimenduak sorreratik izan duen ibilbidea jasoz.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako