EH Bilduk salatu duenez, gerora ETSren kontratu publiko bat lortu zuen enpresaren izena ageri da pleguetan
EH Bilduk salatu du irregulartasunak antzeman dituela Euskal Trenbide Sarearen (ETS) lizitazio batean, eta, ondorioz, azalpenak eskatuko dizkio Iñaki Arriola Garraio sailburuari Eusko Legebiltzarrean.
Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkideak Euskadi Irratiari azaldu dionez, gerora ETSren lehiaketa publikoa irabazi zuen enpresaren izena agertzen da pleguetan, alegia, oraindik zein enpresa aurkeztuko diren jakiterik ez dagoenean. "Prozesuaren momentu horretan ezinezkoa da jakitea zer enpresa aurkeztuko diren, lehiaketa irekia delako teorian", gaineratu du.
Koalizio subiranistak Euskal Trenbide Sarearen lizitazio batean irregulartasunak salatzen dituen bigarren aldia da. Aurrekoan, Sener enpresa izan zen onuraduna.
Senerrek irabazitako lehiaketa publikoaren kasuan, Garraio Sailak argudiatu zuen enpresa horren izena zeraman aspaldiko dokumentu bat erabili zela plegua prestatzeko plantilla bezala eta horregatik gertatu zela akatsa. Estarronaren iritziz, kasu honetan argudio horrek ez du balio pleguen izenburuan azaltzen den enpresa ez delako Sener, Sisteplant baizik.
Iñaki Arriola buru duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak hilabeteko epea du EH Bilduren galderari erantzuteko.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailetik Euskadi Irratiari esan diote dokumentazioa aztertzen ari direla eta oraingoz ez dutela adierazpenik egingo.
Zure interesekoa izan daiteke
Azaroaren 11, etxebizitza eskubidearen aldeko Estatu mailako greba orokorra egiteko aukeratutako data
Taxilariek legea betetzea eta ibilgailu gidaridunen gaineko kontrola handitzea eskatu dute
Medikuek urriaren 28ko greba mugagabea atzeratu egin dute, hauteskunde deialdia dela eta
Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra: deialdi bat edo bi izango dira Hego Euskal Herrian?
ELA eta LAB, etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako