ETXEBIZITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko etxebizitzen salerosketa ia % 10 hazi zen 2022. urtean

Nafarroan, ostera, aurreko urtean baino % 0,5 etxebizitza gutxiago salerosi ziren.
Etxebizitza berria eraikitzen
Etxebizitza berria eraikitzen. Artxiboko argazkia: EFE

EAEko 23.814 etxebizitza salerosi ziren 2022. urtean, aurreko urtean baino % 9,8 gehiago. Nafarroan, ostera, % 0,5 etxebizitza gutxiago izan ziren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako datuen arabera.

Abenduan salbu (% 12,3 gutxiago), urtarriletik azarora, aurreko urteko hilabetearekin alderatuta, etxebizitza salerosketa gehiago egin ziren. Gainerako hilabeteetan, salmentak % 20tik gora hazi ziren, eta urrian eta abuztuan langa horretatik gora, % 24,6 eta % 21 gehiago, hurrenez hurren.

Urte osoan, 23.814 etxebizitza saldu ziren, 2011tik izandako datu onena, orduan 30.772 eragiketa erregistratu baitziren. Iaz erositako etxebizitza gehienak bigarren eskukoak izan ziren (19.934), eta 3.880 besterik ez ziren izan berriak.

Gainera, bizitegi gehien-gehienak, 21.663, merkatu librekoak izan ziren, eta 2.151k nolabaiteko babes publikoa zuten.

Bestalde, EAEko etxebizitzen prezioa metro koadroko 2.932 euroraino igo zen 2022. urtean. Nafarroan, ordea, zertxobait merkatu dira etxebizitzak, eta batez beste 1.750 euroan dago metro koadroa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X