Justizia Administrazioko letraduek bertan behera utzi dute greba Gobernuarekin akordioa sinatu ostean
Justizia Administrazioko abokatuen greba-batzordeak bertan behera utzi du urtarrilaren 24an hasitako greba mugagabea, Espainiako Gobernuarekin akordioa adostu ostean. Funtzionario bakoitzarentzat hilean 430-450 euro gordineko soldata-igoera hitzartu dute.
Juan Jose Yañez grebalarien bozeramaileak esan du "sentsazio gazi-gozoa" dutela; izan ere, horren esanetan, akordioa lortzeko, bi aldeek kontu garrantzitsuak baztertu behar izan dituzte. Hala ere, "une honetan egin beharrekoa egin dugu", erantsi du, hitzarmena adostu beharra baitzuten.
Ia bi orduko bilera egin dute gaur goizean Manuel Olmedo Justizia Zerbitzu Publikoaren Berrikuntzarako eta Kalitaterako idazkari nagusiarekin eta Lidia Sanchez Milan Funtzio Publikoko Estatu idazkariarekin, eta greba-batzordeak goitik behera berrikusi eta definitu du azken dokumentua.
Akordioaren xehetasunak
Akordioaren arabera, greba bertan behera utzi dute berehala, bai ala bai, eta letraduek greban eman dituzten bi hilabete luze hauetan aldarrikatu duten eskari nagusia, lotura klausula deritzona, alde batera utzi dute; beraz, letraduen soldata ez dute epaile eta fiskalen soldatarekin lotuko, eta, ondorioz, ez dute horien soldataren % 85 gutxienez kobratuko duten bermea izango.
Horren ordez, hilean 430-450 euro gordineko soldata-igoera egingo diete pixkanaka, bakoitzaren maila eta funtzioaren arabera. Igoera hori abokatuen ordainsariak arautzen dituzten bi errege-dekretuak aldatzen direnean sartuko da indarrean.
Era berean, testuak letraduen beste eskaeretako bat ere utzi du "zintzilik": biztanle-taldeak murriztea, udalerri txikietako funtzionarioek handienek baino gutxiago kobra ez dezaten.
Atzo Justizia Ministerioak proposatutako akordioa onartzea erabaki zuten abokatuen probintzia-batzarrek, botoen % 76 horren aldekoak zirela, baina greba-batzordeak adierazi du goizaldera arte aritu direla azken dokumentua lantzen, eta Justiziako iturriek aitortu dute sinadura azken unera arte arriskuan egon dela.
Bi hilabete baino gehiago iraun du grebak, eta 5.500 epaiketa baino gehiago geratu dira bertan behera Euskadin; 2.400 inguru Bizkaian, 1.800 baino gehiago Araban eta 1.300etik gora Gipuzkoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.