Bizkaiko Ogasunak 489 milioi euro itzuliko ditu aurtengo errenta-kanpainan
Bizkaiko Foru Aldundia gaur, hilak 17, hasi da iazko errentaren aitorpenaren zirriborroak bidaltzen. Behin jasota, zergadunek ekainaren 30erako tartea izango dute aitorpena aurkezteko. Bizkaiko Foru Ogasunak 489 milioi euro itzultzea aurreikusten du, eta 383,2 milioi jasotzea, zergadunek aurkeztuko dituzten 623.000 aitorpenen bidez. Ordaindu behar duten herritarrek, batez beste, 1.808 euro eman beharko dizkiote Ogasunari, eta jaso behar dutenei, batez beste, 1.190 euro itzuliko zaizkie.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzen Sailak zehaztu duenez, aurreko urteotan bezala, aurrez aurre, telefonoz (94 608 3000) edota Internet bidez aurkeztu ahalko dute aitorpena zergadunek. Esan bezala, gaurtik aurrera bidaliko dira proposamenak gutun bidez, eta webgunean ere egongo dira eskuragarri zirriborroak.
Proposamen horretan, iazko ekitaldiari buruzko datuez gain, errenta egiteko aukerarik egokiena (bakarka edo beste norbaitekin batera) zein den ere zehaztuko zaio zergadunari.
Lau dira aurten berrikuntza nagusiak: inflazioari aurre egiteko % 5,5eko deflazioa, 200 euroko murrizketa 30.000 eurotik beherako errenta dutenentzat, justifikatu gabeko gastuen forfaita igoko zaie langile autonomoei, eta % 15erainoko konpentsazioa izango dute beren borondatez Batuz sisteman ekarpenak egin dituzten profesionalek.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan, 1.378 eta 534 langabe gehiagorekin, hurrenez hurren
Euskadik uztailean 105.590 pertsona zituen enplegu-eskatzaile gisa, ekainean baino 1.378 langabe gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago daude, 28.843, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak argitaratutako datuen arabera.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.