pentsioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko pentsiodunek Estatuko batez bestekoaren gainetik kobratzen dute; 1.478 euro

Espainiako prestazioa batez beste 1.193,1 eurokoa da hilean, hots, Euskadikoa baino 285,5 euro gutxiago. Aurten, gainera, pentsioak % 9,67 hazi dira, iazko datuekin alderatuta.
Pentsiodunen manifestazioa Bilbon. Argazkia: EFE.
Pentsiodunen manifestazioa Bilbon. Argazkia: EFE.

Euskadiko batez besteko pentsioa autonomia-erkidego guztietako altuena da: 1.478 eurokoa. Espainiako batezbestekoa baino 285,5 euro gehiago, hain zuzen, Estatuan hilean batez beste 1.193,1 euro kobratzen baitituzte pentsiodunek.

Gainera, euskal pentsiodunek % 9,67ko igoera izan dute aurtengo apirilean, iazko hilabete berekoarekin alderatuta, inflazioagatik ezarri den % 8,5eko igoeraren ondorioz.

Segurtasun, Gizarte eta Migrazio Ministerioak gaur, asteartea, emandako datuen arabera, 2023ko apirilaren 1ean 572.247 pertsonak kobratu dute erretiroagatik, ezintasun iraunkorragatik, alarguntasunagatik, zurztasunagatik eta senideengatik dagokien pentsioa. Erretiro-pentsioak dira autonomia-erkidegoan gehien jasotzen direnak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak Tubos Reunidosen bideragarritasuna bilatzeko "bide guztiak" aztertuko dituela ziurtatu du Cuerpok

Josu Estarrona EH Bilduren senatariak egindako galderari erantzunez, Carlos Cuerpo Gobernuko lehen presidenteorde eta Ekonomia ministroak adierazi du Gobernuak "datozen asteetan" aztertuko duela Tubos Reunidosen egoera. Izan ere, gaur egun hartzekodunen konkurtsoan dago, eta konpromisoa hartu du "bide legal guztiak" aztertzeko, "estrategikotzat" jotzen duen enpresaren bideragarritasuna bilatzeko asmoz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X