Etxebizitza Eskubidearen aldeko Lege berriaren gakoak
Senatuko osoko bilkurak Etxebizitza Eskubidearen aldeko Lege proiektua onartu du gaur, asteazkena. Horri esker, erkidegoek eta udalek alokairuaren prezioak mugatu ahal izango dituzte.
Neurri berria PSOEren, Unidas Podemosen, ERCren eta EH Bilduren arteko itunaren emaitza izan da. Kongresutik iritsitako testua aldaketarik gabe atera da aurrera, PSOEren, ERCren, EH Bilduren eta Ezker Konfederaleko alderdien aldeko botoekin; hots, aldeko 134 botorekin, kontrako 117 botorekin eta abstentzio bakarrarekin. PPk, EAJk, Junts per Catalunyak, Ciudadanosek, Voxek eta UPNk kontra bozkatu dute.
Neurri nagusiak
Hona hemen lege berriak hartuko dituen neurri nagusien zerrenda:
- Alokairuen prezioei, muga
Diputatuek azaldu dute neurri zorrotzenak udalek edo erkidegoek tentsio handiko eremu izendatutakoetan ezarriko direla. Izan ere, autonomia-erkidegoek "tentsio handiko eremuak" zehaztu ahalko dituzte. Horrela deklaratzeko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: batez besteko diru-sarreren % 30 baino gehiago bideratu beharko dira alokairu edo hipotekarako eta oinarrizko gastuetarako, edo azken bost urteetan prezioak KPIa baino 3 puntu gehiago igo beharko da. Bi baldintzetako bat betetzea nahikoa da "tentsio handiko eremu" izendatu ahal izateko.
Tenkatutako eremuko etxebizitza jabe handiek erreferentziazko prezioen indizeen sistemaren arabera finkatu beharko dute errenta, eta eremu horietako gainerako jabeek, berriz, ezingo dituzte indarrean dauden kontratuen prezioak igo, hiru urtez. Gainera, "jabe handi" izateko baldintzak aldatu egin dira lege berrian, bost etxebizitza dituzten jabeak "jabe handiak" izango baitira tentsio handiko eremuetan. Horrekin batera, 1.500 metro karratutik gorako azalera eraikia duten jabeak ere jabe handitzat hartuko dira.
- Zerga-pizgarriak errentatzaileentzat
Ohiko etxebizitzaren alokairuaren etekin garbiagatiko PFEZaren desgrabazioa % 50ekoa izango da, baina % 90eraino modulatzen da tenkatutako eremuetan. Aldiz, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei etxebizitza berriak alokatzeko, murrizketa % 70ekoa da, eta etxebizitza babestu eta azken bi urteetan birgaitutako etxeetarako, berriz, % 60koa.
Kontsumoko prezioen indizea (KPI) kentzen da kontratuen errenta urtero eguneratzeko erreferentziazko indize gisa.
- Alokairuen prezio-igoerari muga jarriko dio
Alokairuaren prezioa ezingo da % 2 baino gehiago igo 2023an, eta % 3 2024an. 2025etik aurrera, berriz, oraindik zehazteko dagoen indize bat erabiliko da.
- Prezioak urtero eguneratzeko indize berria
2024ko abenduaren 31 baino lehen, INEk errenta eguneratzeko indize bat zehaztuko du urtero, baina ez da KPIa baino handiagoa izango.
- Gastuak, errentatzailearen kontura
Higiezinak kudeatu eta kontratua formalizatzeko gastuak errentatzailearen kontura izango dira aurrerantzean.
- Etxegabetzeak debekatu egingo dira data eta ordua zehaztuta ez badaude
- Hutsik dauden etxeei errekarguak aplikatu ahalko dizkiete udalek
Zehazki, % 50eko errekargua Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) kuotan, justifikaziorik gabe bi urte baino gehiago hutsik eman ez dutenei, % 100ekoa hutsik hiru urte baino gehiago badaude eta % 150ekoa jabeak udalerri berean okupatu gabeko higiezin bat baino gehiago izatekotan.
- Alokairuko etxebizitza babestuaren parkea handitzeko aldaketak
Horretarako, lurzoru urbanizagarriaren % 40ko eta hiri-lurzoru finkatugabearen % 20ko erreserba ezartzen da.
- Etxebizitza babestuarekin batera, etxebizitza eskuragarriaren figura sustatua sortzen da
Titulartasun pribatukoa izango da. Horrekin batera, prezio murriztuetan alokatzeko hirigintza- eta zerga-onurak izango ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.