Salgai dauden etxebizitzen eskaintza % 28 erori da Nafarroan azken lau urteotan, eta prezioa % 11 igo da
Nafarroako etxebizitzen eskaintzak % 28 egin du behera azken lau urteotan, eta prezioak % 11 egin du gora, Idealista atariak egindako ikerketa baten arabera.
Espainiako Estatuan, orotara, eskaintza % 12 jaitsi da azken lau urteotan, 2019ko lehen hiruhilekoko stocka 2023ko aldi berekoarekin alderatuz gero, eta bigarren eskuko etxebizitzen prezioak % 15 igo dira.
Eskari handiena duten merkatuen artean, Valentziakoaren atzetik (eskaintza % 41 jaitsi da), Alacantekoa izan da jaitsierarik handiena (% 32), Zaragozakoa bezalaxe, eta Bilbokoa (% 29 gutxiago) dago sailkapenean ondoren.
Eskaintzak % 22 egin du behera Sevillan, eta Palma Mallorcakoa (% 15 gutxiago), Malaga (% 11), Madril (% 10) eta Bartzelona (% 4) ageri dira jarraian.
Zure interesekoa izan daiteke
Anthropic Burtsara aterako da gaur eta historiako burtsaratze handiena izango da: 85.670 milioi eurotik gora
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatuko dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan