Etxebizitza Legearen behin betiko onarpenari bide emango dio gaur Senatuak
Etxebizitza Legea behin betiko onartuko dute gaur, asteazkenarekin, Senatuan, bost ordu inguru iraungo duen eztabaida bukatutakoan.
Koalizio gobernuak bultzatutako lege "garrantzitsuenetakoa" dena, maiatzaren 28ko hauteskundeen kanpaina betean sartuko da indarrean, horrenbestez. Hain zuzen ere, etxebizitzaren afera kanpainaren erdigunean kokatu dute alderdiek.
Apirilaren 27an onartu zuten lege proiektua Kongresuan, Espainiako Gobernuak ERC eta EH Bildu alderdiekin adostutako akordioari esker. Aurreikusitakoa betez gero, gaur eztabaidatuko dituzten 324 zuzenketa partzialak ez dira aurrera aterako, ezta sei beto proposamenak ere.
PSOE eta Unidas Podemosek diotenez, lege honek, eta legealdian zehar onartu dituzten beste zenbait proposamenek, aldaketa bultzatzen dute Espainian, etxebizitza eskubide moduan hartuta, merkatuaren ondasun gisa beharrean.
Hartara, Etxebizitza Legeak eremu tentsionatuak izendatzeko eta horietan alokairuaren prezioa mugatzeko ahalmena ematen die erkidegoei. Azken hiru urteetan horretan ardaztu dute, batik bat, eztabaida politikoa, eta higiezinen sektorea kontra azaldu da hasieratik.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako