Euskal nekazaritzaren eta abeltzaintzaren etorkizunerako, neurri guztiak beharrezko
Klima-aldaketak eta ur-eskasiak pertsonen kontsumorako ur-horniduran oraingoz eragin nabarmenik ez duen arren, errealitatea bestelakoa da lehen sektorean, hura izan baita horien ondorioak nabaritzen lehena. Ez alferrik, azken hilabeteetan Euskal Herriko prezipitazio-maila azken 30 urteetako erreferentzietatik behera gelditu da, batez ere Araban eta Nafarroan.
Eusko Jaurlaritzak deituta, Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaia bildu da gaur goizean Lakuan, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiek bizi duten egoera aztertu eta epe laburrean zein luzean hartu beharreko neurri eta erabakiak zehazten hasteko. Lehen bilera honen ostean gehiago ere izango direla aurreratu du Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak.
Eusko Jaurlazitzako eta Aldundietan nekazaritza eta ingurumen sailetako arduradunez gain, Euskal Herriko lehen sektoreko hainbat sindikatu eta elkartek hartu dute parte bileran, (ENHE, UAGA, ENBA, EPEA eta Garlan, besteak beste, baita URAk eta Euskalmetek ere.
Bilera ostean egindako adierazpenetan Tapiak adierazi duenez, eta mahaiak baloratu duenaren arabera, lehorteak oraingoz euskal gizarte osoari eragin ez badio ere, gogor jotzen ditu nekazaritza eta abeltzaintzako profesionalak. Horregatik, klima-aldaketa errealitate izanik, "aurreikuspenek aurrea hartzea eta sektoreari laguntzea eskatzen dute".
Hala, Jaurlaritzak hainbat neurri proposatu ditu, bereziki uraren kudeaketaren eraginkortasuna hobetzera bideratuak: hala nola azpiegiturak "berritu, osatu eta indartzea" sareetako ihesak murrizteko eta laboreak ureztatzeko jardunbide egokiak sustatzea.
Euskal Herrian oraindik arazoa beste toki batzuen aldean horren larria edo bistakoa ez den arren, bada kezka berezia sortzen duen elementu bat: ganaduak, belarraz gain, elikatzeko behar duen bazka (zereala, alpapa, artoa…), lehorte sakonean dauden lurraldeetan ekoizten denez, horien kantitateak murriztu egin direla, eta prezioak igo.
Epe laburrenean beharko dutenik uste ez duten arren, uda amaitzerako dagoeneko behar hori izango dutela aurreikusten du sektoreak. Hala, zentzu berean doaz sektorearen eskaerak eta Jaurlaritzaren proposamenak. Kanpora erosteko kudeaketan Jaurlaritzak esku hartzea, eta Euskal Herrian bertan bazka hori ekoizteko neurrietan sakontzea, mendekotasun gero eta txikiagoa izango duen eredu baterantz.
Sektorea eredu justu eta jasangarriaren alde
EHNE sindikatuko Garikoitz Nazabalek eta Andoni Garciak bileraren ostean kazetarien galderei erantzunez adierazi dutenez, "begi onez" hartu dute bai bilera, bai bertan aurkeztu diren neurriak, gaiari heltzen zaion heinean.
Halere, epe laburreko eta ertaineko neurriei ondo irizten badiete ere, bi ideia azpimarratu dituzte. Nazabalek nabarmendu duenez, "gauza bat da administrazioen aldetik egon daitezkeen laguntzak, erosketak gestionatzeko, esaterako; baina iruditzen zaigu bertako produktua komertzializatzen duen denda eta distribuzio kate denek jakin behar dutela bertako ekoizpena kostatu egiten dela eta kostatzen den prezioan ordaindu behar dela". Hala, salatu duenez, "ezin da hori aintzakotzat hartu ez, ekoizpen kostuen igoera lehen sektoreak bere bizkarrean hartzea eta, horri eustea posible ez denez, sektorearen desagerpen baten aurrean egotea".
Klima aldaketaz eta "ur eskasiaz" hitz egiten dela, baina funtsean, "elikagai eskasi baten aurrean" gaudela ohartarazi du eta gizartea ("kontsumitzaileek naiz bertako produktua merkaturatzen dutenek") jabetu egin behar dela "kostatzen denaren prezioan ordaindu" behar dela produktua, "sektorea mantenduko bada".
Bere kidearen ildo beretik aritu da Andoni Garcia, eredu jasangarri eta autosufiziente baterantz joateko beharraz, hain zuzen ere. "Kanpoko erosketen hain mendeko izango ez den abeltzaintza eredu bat behar dugu; nekazari gehiago behar ditugu eta zeregin honetan ahalegin titanikoz hasten ari diren gazteentzako laguntzak" behar direla azpimarratu du.
Halaber, ekoizpen eredu industrialak "sakon arbuiatzen" dituztela esan du, bai eta azkenaldiko zenbait joera ere, "proteinak laborategietan sortzea, esaterako". Eredu hori ezinezkoa dela azpimarratu du eta gehitu du, sektore eraginkor eta iraunkor baterako apustuak "ekoizle txiki eta ertainen babesa" izan behar duela oinarri, "modu jasangarriagoan ekoiztuko dutenak, aldaketa klimatikoaren testuinguruari erreparatuta".
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.