BPG
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ekonomia aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago hazi da lehen hiruhilekoan, % 2,3raino

Datu horiek euskal ekonomiaren dezelerazio txiki bat berresten dute, nahiz eta 11 hiruhilekoko tasa positiboak kateatu. Enplegua, bestalde, % 1,5 hazi zen urtarriletik martxora bitartean, 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.
Eraikuntzako langile bat
Euskadiren hazkundea Europar Batasunekoaren gainetik dago. Argazkia: EFE.

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia % 2,3 hazi zen 2023ko lehen hiru hilabeteetan, aurreko urteko aldi beraren aldean, aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago eta 2022ko azken hiruhilekoarekin alderatuta % 0,5. Beraz, ondoz ondoko hamaika hiruhileko daramatza Euskadik hiruhilekoen arteko tasa positiboekin, Eustat Euskal Estatistika Erakundearen behin betiko datuen arabera.

Enpleguari dagokionez, urtarriletik martxora % 1,5 hazi zen 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 0,3 aurreko hiru hilabeteekin alderatuta, duela hilabete eta erdi aurreratutako ehuneko berak.

Datu horiek berresten dute jarduera ekonomikoaren urte arteko dezelerazio txiki bat egon dela aurreko hiruhilekoetako hazkundeekin alderatuta, baita 2022ko BPGren igoerarekin alderatuta ere, % 4,4koa izan baitzen. 

Euskadiko BPGren urte arteko hazkundea Europar Batasunekoa (% 1,2), Eurogunekoa (% 1,3) eta Estatu Batuetakoa (% 1,6) baino handiagoa da. Espainiako ekonomiari dagokionez, hiruhileko arteko hazkundearen zenbatespena EAEko batez bestekoaren berdina da (% 0,5), eta, aldiz, handiagoa da urte arteko konparazioan (% 3,8).

BPGren bilakaera lurraldez lurralde

Arabak % 2,5eko urte arteko hazkundea izan du, Gipuzkoak % 2,4koa eta Bizkaiak % 2,2koa. 2022ko azken hiruhilekoaren aldean, Arabako BPG da portaera onena duena, % 1,0ko hazkundearekin. Gipuzkoan eta Bizkaian hiruhileko arteko hazkundea % 0,5 eta % 0,4 izan da, hurrenez hurren.

Zure interesekoa izan daiteke

Lore Bilbao Osakidetzako zuzendaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ebakuntza kirurgikoetarako itxaron-zerrenda 77-78 egunera igo da medikuen grebaren ondorioz, Osakidetzaren arabera

Medikuek aurtengo 5. greba asteari ekingo diote datorren astean, ekainaren 15etik 19ra. Lore Bilbao Osakidetzako zuzendariak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak akordioa lortzeko ahaleginean jarraituko du, baina argi utzi du Estatutu Markoak bere horretan jarraitzen duen bitartean medikuek grebari eutsiko diotela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X