Albiste izango dira: Akordioa Osakidetzako garbiketan, deskontua Bilboko metroan eta hondartzen egoera
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 12, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Akordioa Osakidetzako garbiketan: Osakidetzako garbiketa zerbitzuaren enpresa emakidunek eta sindikatuek lan hitzarmena berritzeko akordioa sinatuko dute gaur. Larunbatean itxi zuten ituna bi aldeek, bost urteko negoziazioen eta lau hilabeteko lanuzteen ostean.
- Deskontua Bilboko metroan: Bizkaiko Garraio Partzuergoak (CTB) kontseilu nagusia bilduko du gaur, eta atzera onartuko du tarifen % 50eko deskontua. Uztailaren 1etik bihar arte % 100ean ordaindu behar dira txartelak.
- Hondartzen egoera: Karabela portugesak agertu direla eta, hondartzen egoera bereziki zaintzen ari dira egunotan. Gaur ere halaxe jarraituko dute.
Zure interesekoa izan daiteke