GHE BEHIETAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako Aldundia abelburuei eragiten dien GHE gaitzari aurre egiteko laguntza gehiago aztertzen ari da

Neurri zehatzak, baina, ez dituzte aditzera eman, eta beste bilera bat deitu dute datorren asteko astearterako. Orain arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartu ditu gaixotasuna sendatzeko botiken gastuak; ez, ordea, albaitarien irteerak edo bestelako gastuak.
Bi behi larrean. Irudia: EITB
Bi behi larrean. Irudia: EITB

Behien gaixotasun hemorragiko epizootikoaren eragina azkar batean zabaltzen ari da Gipuzkoan, eta gaur batzartu dira Foru Aldundia, albaitariak eta sektoreko ordezkariak egoera aztertzeko. Orain arte gaixotasuna sendatzeko botiken gastuak bere gain hartu ditu Aldundiak; ez, ordea, albaitarien irteerak edo bestelako gastu-ordainak.

Aldundiak neurri berriak hartzeko prestutasuna erakutsi du, nahiz eta ez duen neurri horiek zeintzuk izango diren aurreratu, eta beste bilera bat deitu du datorren asterako. 

Kasuak Gipuzkoa osora zabaldu dira. Mikel Azpiri Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Sustapen eta Osasun Zerbitzuburuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan azaldu duenez, gaitza oso azkar ari da hedatzen, eta, bildutako azken datuen arabera, 278 kasu dituzte baieztatuta 132 ustiapenetan. Hildako abelburuak 14 izan dira, baina Aldundiak uste du benetako kopurua askoz handiagoa izan daitekeela.

EHNE sindikatutik, Garikoitz Nazabalek kalte ordainak eskatu ditu, galerak izaten ari diren abeltzainentzat. Eta informazio gardenaren premia ere azpimarratu du.

Sindikatutik, gainera, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote hiru lurraldeetan irizpide berak hartzeko; izan ere, gaitzak gogorren Gipuzkoan jo badu ere, ez da baztertzen Bizkaira eta Arabara ere zabaltzea.

Behi-haziendari eragiten dion Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoa (GHE) berria da, eta abeltzaintzaren sektorearentzat beste kolpe bat izan dela aitortu dute. Abeltzainek zenbatu ezin diren kalteez hitz egiten dute, hala nola txahalen galeraz edo abeltzainek behiak ez deshidratatzen eta zaintzeko egin beharreko gehiegizko ahaleginaz. EHNEk uste du, laguntzarik ezean, ustiategi askorentzat hondamendia izango dela.

Abelburu askok sintomarik gabe pasatzen badute ere, badaude gaizki pasatzen dutenak, baita hiltzen direnak ere.

Zure interesekoa izan liteke: GHE gaixotasun hemorragikoa behietan. Nolakoa da birusa?

Culicoides generoko bektoreek transmititzen dute, eta ez die pertsonei eragiten, ezta haragiaren kalitateari ere. Albaitariek diote gutxi dagoela egiteko, eta ezinbestekoa dela aziendaren gainean egon eta ondo ikuskatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X