Sindikatuen arabera, itunpeko ikastetxeetako grebak % 65eko jarraipena izan du; patronalaren hitzetan, % 17koa
ELAk, Steilasek, CCOOk, LABek eta UGTk adierazi dute Gizarte Ekimeneko euskal etxeetako bigarren greba-egunaren jarraipena % 65 eta % 70 artekoa izan dela gaur ere. Sindikatuek "irudipena" dute Kristau Eskola eta AIC patronalek gatazka "luzatu" nahi dutela. Hala, uste dute "atzerapenaren taktika" erabiltzen ari direla hitzarmena berritzeko negoziazioan eta "horrek ez duela inor" lagunduko.
Kristau Eskolaren arabera, ostera, bigarren jardunaldiaren jarraipena % 17,2koa izan da. Lurraldeka, Araban jarraipena % 14,83koa izan da, Bizkaian % 23,29koa eta Gipuzkoan % 9,76koa; aldiz, zentroen % 35,45ean lanuzteak ez du eraginik izan.
Euskadiko itunpeko ikastetxe pribatuek —ikastolek salbu—bigarren greba eguna izan dute gaur, asteartearekin. Astelehenean hasi zuten bost eguneko lanuzte astea, eta lehenengo egun horretan ere % 65eko jarraipena izan zuen deialdiak, sindikatu deitzaileen (ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT) esanetan. Patronalaren arabera, ordea, % 21,5eko eragina izan zuen.
EAEko hiru hiriburuetan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, manifestazioak egin dituzte, 11:30ean hasita.
Itunpeko sareko 9.000 langile baino gehiago daude greban parte hartzera deituta ostiralera arte, hitzarmenaren negoziazioa eskatzeko.
Aipaturiko sindikatuek nabarmendu dutenez, azaroaren 27ko bilerara Kristau Eskolak eta AICE-IZEA patronalak ez zuten "inolako proposamenik ekarri". Halaber, abenduaren 5ean Hezkuntza Sailarekin egindako batzarra ere "aurrerapausorik gabe" amaitu zen. Gauzak horrela, proposamenak mahai gainean jartzeko eskatu diete patronalei eta Hezkuntza Sailari, ostera, gatazkaren irtenbidean esku hartzeko.
ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileei (itunpeko sarea) eskatu die grebarekin bat egiteko; izan ere, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalekin negoziazioa ez atzera ez aurrera doa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.