EAEk eta Nafarroak dituzte gizarte bazterketa arriskuan Estatuko tasarik baxuenak
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) herritarren % 15,5 zeuden iaz gizarte bazterketa arriskuan, aurreko urteko datuak apur bat hobetuta ( % 15,7koa zen). Nafarroari dagokionez, apur bat gorago zegoen tasa hori (gazteleraz AROPE deitutakoa), % 17,2koa. Kasu honetan, ordea, bilakaera ezkorra izan du portzentajeak, hiru puntu igo baita (% 14,5 zegoen 2022an).
Espainiako Estatistika Institutuak (INE) gaur kaleratu ditu Bizi Baldintzen Inkestaren 2023ko datuak. Horien arabera, Hego Euskal Herrian daude gizarte bazterketa arriskuaren tasarik baxuenak, Espainiako Estatuko batez bestekotik nahiko urrun ( % 26,5 da han).
Pobrezia arriskuari dagokionez, EAEko biztanleriaren % 10,2 dago egoera horretan; Nafarroan % 13,8ri eragiten dio. Kasu honetan ere, datuak hobetu ditu EAEk (2022an % 12,2koa zen tasa). Nafarroan, aldiz, okerrera egin dute, hiru puntu igo baita egoera horretan daudenen kopurua (% 10,9koa zen 2022an). EAE da, beste behin, Estatuko tasa baxuena duena; Foru Erkidegoa hirugarren da, Madrilen ostetik. Espainiako Estatuan bost herritarretik bat dago pobrezian erortzeko arriskuan.
Badira datu gehiago, azken urteetan bilakaera ezberdina izan dutenak. EAEko familien % 5,6k zailtasun handiak dituzte hilabete amaierara heltzeko (2022an % 4,1 ziren). Ifrentzuan, Nafarroak hobera egin du datuak: % 6,6 ziren 2022an, eta % 5,7 dira orain.
Ustekabeko gastuei aurre egin ezin dieten familien kopurua hazi egin da Hego Euskal Herrian. EAEn puntu pasatxo igo da (% 20,4tik % 21,4ra), eta Nafarroan, sei (% 20,1 ziren 2022an, % 26,1 2023an). Urtean astebetez oporretan joan ezin direnen portzentajea ere igo egin da: % 18,8 EAEn eta % 22,6, Nafarroan.
Dena dela, Hego Euskal Herriko bizi baldintzok Espainiako Estatukoak baino hobeak dira. Izan ere, Espainiako herritarren herenak ezin du oporretan joan, 10tik ia 4k ez dute ustekabeko gastuak ordaindu, eta ia % 10ek hilabete amaierara heltzeko zailtasun handiak ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.