Gas naturalaren BEZa % 21era itzuliko da, baina tarifa arautuaren prezioak behera egin du
Gas naturalaren azken baliabideko tarifa (ABT; gaztelaniaz, TUR) % 3,05 merkatuko da batez beste apirilaren 1ean, urtarrilaren 1eko berrikuspenaren aldean, eta BEZa % 21era igoko da, krisiari aurre egiteko neurri gisa % 10ean egon ostean.
Gas naturalaren TUR tarifa hiru hilean behin berrikusten da, urtarrilaren, apirilaren, uztailaren eta urriaren 1ean, eta prezioa berritu egiten da tarifak barne hartzen duen lehengaiaren garestitzea edo merkatzea % 2tik gorakoa baldin bada. Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da prezioa.
Argindarrari dagokionez, igoerak izango dira apirilean. Hala, Argindarraren Zerga Berezia % 2,5etik % 3,8ra igoko da bigarren hiruhileko honetan.
Argindarraren BEZa % 21era itzuli da, eta urteko batez besteko faktura % 15 garestituko du
Era berean, Energia Elektrikoa Ekoiztearen Balioaren Gaineko Zerga % 5,25ekoa izango da ekainera arte gutxienez, aurretik zegoena baino % 1,75 garestiagoa.
2023ko amaieran, Espainiako Gobernuak dekretu bat onartu zuen argindarraren eta gasaren zergak eguneratzeko, 2021ean Ukrainako gerraren eraginez sortu zen energia krisiari aurre egiteko zergak murriztu ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek eskaeren jaitsieragatik
Ormuzeko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaerak asko jaitsi zaizkiolako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.
Cl Group taldeak Papresa erosteko eskaintza onartu du epaitegi batek
Cristian Layri lotutako Extremadurako taldeak 39,3 milioi euroko eskaintza egin zuen, baina azkenean erosketaren zenbatekoa handiagoa izango da Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiaren arabera.
Bizkaiak “etorkizuna eraikitzeko lekua” dela aldarrikatu du Madrilen, inbertitzaileak erakartzeko
Aldundiak bere erreforma fiskala aurkeztu du Madrilen, ehun bat enpresatako eta erakundetako ordezkarien aurrean.
Langile bat hil da Topoaren lanetan, Donostian
Euskal Trenbide Sareak ohar bidez jakinarazi duenez, tunel batean lanak egiten ari zirela, makina bat irauli da eta langilea azpian harrapatu du.
ZUZENEAN: Etekin Ekonomia Topaketak
Lehiaren Batzordeak espedientea ireki die Ibexeko sei bankuei, hipotekekin lehiaren kontra jardun dutelakoan
Banco Santanderrek, CaixaBankek, BBVAk, Sabadellek, Bankinterrek eta Unicajak adierazi dute hipoteken garestitzea merkatuaren egoeraren ondorio dela.
Satsek bertan behera utzi du emaginen greba Osakidetzan, profesionalen faltari buruzko negoziazioa ireki ostean
Erizainen sindikatuak ekaina eta uztaila bitartean aurreikusitako lanuzteak geldiarazi ditu, baina ohartarazi du mobilizazioei ekingo diela Euskal Osasun Zerbitzuak plantillak indartzeko neurriak zehazten ez baditu.
Medikuen Greba Batzordeak baieztatu egin du greba mugagabea abiatuko dutela irailean
Medikuen Sindikatuak azaldu duenez, erabakia "hartuta" du jada Greba Batzordeak, eta, orain, "hasiera data" zehaztea falta da.
BBVAren errekurtsoa atzera bota eta Bilboko dorrean amiantoaren eraginpean egondako langile baten ezintasuna berretsi dute
Auzitegiak berretsi egin du BBVAko langile baten lanbide-gaixotasunagatiko ezintasun absolutua, eta berretsi egin du minbiziaren lan-jatorria, hainbat hamarkadatan amiantoaren eraginpean egon ondoren, Kale Nagusiko 1. Dorrean; beste txosten batzuen arabera, berriz, eraikin berari lotutako kasu gehiago daude.
Bilboko udal zerbitzuetako garbitzaileek hirirako sarbidea itxi dute, San Mamesen
Bilboko udal zerbitzuetako garbitzaileek bederatzigarren greba-astea hasi dute, lan-baldintza hobeak eskatzeko.