Repsoli eman diote berriro arrazoia, publizitate engainagarriagatik Iberdrolarekin duen auzian
Publizitate engainagarria egitea leporatzen ari dira azken hilabeteotan bata besteari Repsol eta Iberdrola. Komunikazio Komertzialaren Autokontrolerako Erakundera bideratu dituzte salaketok, eta horrek, beste behin, Repsoli eman dio arrazoia. Hau da, onartu du Iberdrolak publizitate engainagarria zabaldu duela, aerotermiari buruz egin berri duen kanpaina batean, eta zuzentzeko eskatu dio konpainia elektrikoari.
Iberdrolak telebista zein irrati bidez aerotermia sustatzeko egindako kanpaina bat salatu zuen Repsolek, "egiaren kontrakoa" eta "engainagarria" zela argudiatuz. Zehazki, gas galdarak kendu eta horren lekuan aerotermia sistema erabiltzea proposatzen zuen Iberdrolak bere iragarkietan, eta Europar Batzordeak horretara behartzen zuela zioen. Josu Jon Imaz buru duen konpainiak dio okerra dela informazio hori, Europak halakorik ez duela arautu esanez.
Orain, Autokontrolerako erakundeak ebatzi du Publizitatearen Jokabidearen Kodearen 14. araua urratu duela Iberdrolak, eta egindakoa berehala zuzentzeko eskatu.
Iberdrolak, bere aldetik, "objektibotasun eza" salatu du, eta iragarri du aerotermia sustatzeko beste kanpaina bat jarriko duela abian. Autokontrolerako erakundeak zabaldutako ebazpenak ez duela oinarririk dio, eta gas galdaren lekuan aerotermia bidezko sistemak sustatzen jarraituko duela iragarri du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.