TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Abuztuko zubia, ekaitzak Euskal Herrian eta bigarren Donostia Saria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Trafikoa, artxiboko argazki batean
Trafikoa, artxiboko argazki batean. EFE.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Abuztuko zubia: Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak ibilgailu-dentsitate handia aurreikusten du hastear dagoen zubi honetan, bat egiten baitu oporrak abuztuaren erdialdetik aurrera hartuko dituztenen irteera-trafikoarekin eta oporrak amaitu dituztenen itzulera-trafikoarekin.

- Ekaitzak Euskal Herrian: Asteburuko beroaldiaren ondotik, goi-geruzetako depresio isolatu baten eragipean izango gara, eta euriteak espero dira lurralde osoan. Hala, agintariek muturreko meteorologiagatik abisuak ezarri dituzte Euskal Herria osoan.

- Bigarren Donostia Saria: Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak aurreratu duenez, aurtengo ediziorako prestaketa guztiak amaitzen ari dira, eta bigarren Donostia saria "askotan ekartzen saiatu diren norbait da".

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X