EAEko hiru ogasunen bilketa bateratua % 1 baino ez da hazi, mutualistei itzulitako diruagatik
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunen zerga-bilketa bateratua % 1 baino ez da hazi, mutualistei egindako itzulketek eragin handia izan baitute. Uztailera arte, hiru ogasunen diru-bilketen batura 10.189,5 milioi eurokoa izan da.
Auzitegi Gorenak pentsioetan izandako atxikipenak berreskuratzeko eskubidea aitortu zien mutualistei, 1979ra arte egindako ekarpenak kontuan ez hartzeagatik. Itzulitako diruaren ondorioz, beraz, bilketa % 1,6 murriztu da Gipuzkoan eta berdin geratu da Araban.
Joan den hilean, bilketa metatua aurreko urtekoa baino % 4,2 handiagoa izan zenean, aldundiek "zuhurtzia" eskatu zuten, hurrengo hilabeteetako datuei eragingo baitzieten mutualistei itzuli beharrekoak.
Gainera, BEZaren bilketa iazko aldi berean metatutakoa baino txikiagoa izan da. % 8,6 jaitsi da Bizkaian, eta % 7,3 Araban eta Gipuzkoan.
Kopuru absolutuetan, uztailera arte 108,7 milioi euro gehiago bildu dira.
Gorakada Bizkaian
Araban eta Gipuzkoan ez bezala, diru-bilketa igo egin da Bizkaian. 6.207,6 milioi eurora iritsi da bildutako kopurua, iaz baino % 2,5 gehiago.
Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, lanaren eta kapital higigarriaren atxikipenen bilakaera positiboak itzulketak konpentsatu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan hasiko dira sailburuak beren sailetako aurrekontuak Legebiltzarrean aurkezten
2026ko aurrekontuen egutegiaren arabera, osoko zuzenketen bilkura datorren abenduaren 9an egingo dute, eta Ogasun eta Aurrekontu Batzordeak landutako irizpena eztabaidatzeko osoko bilkura, abenduaren 23an.
Kamioilari bat zauritu da Taxoaren, deskargatzen ari zen metalezko fardel bat gainera erorita
59 urteko gizona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuko kolpe ugarirekin. Larunbat honetan, lanean ari zela gertatu da istripua.
MasOrange osoa eskuratzeko akordio ez-loteslea iragarri du Orangek
Operazioa urte honen amaieran egitea aurreikusten du. Horrela, Euskaltel, MasOrangen integratuta dagoena, enpresa frantsesaren eskuetara igaroko da.
Dozenaka kamioik trafikoa oztopatu dute Iruñean, baldintza hobeak aldarrikatzeko
Tradisna elkarteak hilabeteak daramatza "fiskalitate justua", garraio astunari bidesarien kobrantza etetea edota azpiegiturak hobetzea aldarrikatzen.
Eusko Jaurlaritzak Berrikuntzaren Itsasargiak abiatu ditu, Euskadi abangoardia zientifiko eta sozialeko Europako polo gisa sendotzeko
Berrikuntzaren Itsasargiak aurkeztu ditu, lehentasunak eta apustuak argitu, eta gizartean eta ekonomian eragina izango duten ezagutza aurreratuko proiektuak sustatzeko. Berrikuntza Funtsak 81 milioi euro izango ditu 2026an, eta % 6 handituko da urtero, 2030ean 103 milioi eurotik gorakoa izateko.
Angularen arrantza, bertan behera Euskadin
Erabakia bi txostenetan eta Arartekoaren ebazpen batean oinarritu da, aurreko kanpainan Euskadin 198,44 kilo angula arrantzatu ondoren.
Errenta aitorpena: urtea amaitu aurretik kontuan hartu beharrekoak
Datorren urteko errenta aitorpenerako oraindik hilabete asko geratzen bada ere, 2025eko ekitaldia amaitu aurretik, hainbat neurri har ditzakezu zergak arintzeko. Urtea amaitzeko bi hilabete falta direnean, Arkaitz Urdapilletarengana guri zenbait aholku eman dizkigu faktura fiskala murrizteko.
62 urteko gizon bat hil da Iturmendin, lan-istripu batean
Egurgilea mozketa lanak egiten ari zen Nafarroako herrian, Maugiaburu inguruan, eta adar bat gainera erorita zauritu da.
EAEk Espainiako Estatuari ordainduko dion Kupoa 1.532 milioikoa izango da 2026an, % 2,9 gehiago
2025ean 1.407 milioi euro ordaindu ditu guztira, baina ostegun honetan argitaratutako aurrekontuak kalkulatu du aurtengo azken likidazioa handiagoa izango dela, 1.700 milioikoa, hau da, aurreikusitakoa baino 293 milioi gehiago.
Europako Banku Zentralak interes-tasak % 2an mantendu ditu inflazioa egonkor dagoelako
EBZren Gobernu Kontseiluak, Florentzian bilduta, uste du "ekonomiak hazten jarraitu duela, nahiz eta nazioarteko ingurunea zaila izan".