TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: 2025eko EAEko Aurrekontuak, greba Nafarroako hezkuntza publikoan eta Volkswagenen krisia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Noel d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua, artxiboko irudi batean
Noel d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua, artxiboko irudi batean. EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- 2025eko EAEko Aurrekontuak: Eusko Jaurlaritzak 15.728 milioi euroko aurrekontu proiektua onartuko du gaurko gobernu bileran, inoizko handiena. Aurtengoa baino 700 milioi euro (+ % 4,5) handiagoa izango da. Osasun arloko inbertsioa 5.000 milioi euro baino gehiagokoa izango da lehen aldiz —aurrekontu osoaren herena— edo, beste era batera esanda, herritar bakoitzeko inbertsioa 2.300 eurokoa izango da osasungintzan. Gobernu bileraren ondotik, aurrekontu proiektuaren nondik norakoak azalduko ditu Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak, eta asteazkenean igorriko dute testua Eusko Legebiltzarrera tramitazioa hasi dadin.

- Greba Nafarroako hezkuntza publikoan: Nafarroako irakaskuntza publikoko irakasleek greba eguna dute gaur, hilabetean bigarrenez  —aurrekoa irailaren 25ean egin zuten—, tarte horretan Hezkuntzako Kontseilaritzarekin izandako negoziazioen emaitza antzua dela eta. Sektorean ordezkaritza duten sindikatu guztiek deitu dute lanuztea (Steilas, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT), eta, besteak beste, ratioak jaistea, zama burokratikoa arintzea eta soldatak hobetzea eskatzen dituzte.

- Volkswagenen krisia: Volkswagenek gutxienez hiru lantegi itxiko ditu Alemanian kostuak murrizteko eta errentagarritasuna handitzeko, enpresak bizi duen krisiari aurre egiteko asmoz. Gainera, enpresak jakinarazi du herrialdeko gainerako zazpi lantegietan ere kostuak murriztuko dituela, eta langileen soldatak % 10 murriztuko dituela. Volkswagen Nafarroako enpresa batzordeak lasaitasun mezua zabaldu die langileei, eta Nafarroako Gobernuak nabarmendu du Landabengo lantegia dela taldeak duen lan zentrorik errentagarriena. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X