Urrian 501 langabe gehiago zenbatu dituzte EAEn, eta 476 gehiago, Nafarroan
Irailean langabeziaren goranzko joera eten ostean, berriro ere gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan urrian; aitzitik, Nafarroan laugarrenez jarraian igo egin da.
Langabezia tasa % 0,46 igo da (501 langabe gehiago) EAEn irailarekin alderatuta, eta, guztira, 108.497 pertsona daude langabe gisa erregistratuta Lanbiden, gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak zabaldutako datuen arabera.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan, berriz, 476 pertsona gehiago zeuden izena emanda urrian (% 1,61), eta, guztira, 30.088 dira lanik gabe daudenak, Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera.
2023ko urriko datuen aldean, 1.148 langabe gutxiago (% 1,05 gutxiago) daude EAEn; Nafarroan, iazko hilabete berean baino 88 langabe gehiago (% 0,29) zenbatu dituzte.
Langabeziaren eboluzioa ezberdina izan da EAEko hiru lurraldeetan. Bizkaian aurreko hilean baino 75 langabe gutxiago daude (% 0,12) eta iaz epe berean baino 374 gutxiago (% 0,61). Araban, azken hilabetean bilakaera negatiboa izan du langabeziak (% 1,93), baina behera egin du azken urtebetean (% 4,50). Gipuzkoan, berriz, 225 langabe gehiago zenbatu dituzte irailetik urrira (% 0,79 gehiago) eta 98 gehiago (% 0,34) iazko urritik aurtengo urrira.
Espainiako Estatuan, % 1,04 egin du gora langabeziak, aurreko hilabetean baino 26.769 pertsona gehiago baitaude lanik gabe. Hala ere, azken urtebetean langabezia % 5,70 jaitsi da, iazko urrian baino 157.350 langabe gutxiago baitaude Espainiako enplegu bulegoetan izena emanda.
Afiliazio datuak
Afiliazioari dagokionez, Gizarte Segurantzako afiliatuen kopurua milioi bat pertsonatik gorakoa da oraindik ere EAEn. Abuztuan, milioiaren lanatik beherakoa zen zifra, eta irailean kopuru hori errekuperatu zen. Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak gaur zabaldutako datuen arabera, 1.020.760 afiliatu daude EAEn, eta azken hilabetean 13.151 lagun afiliatu dira (% 1,31).
Iazko urriarekin alderatuta, 12.092 afiliatu gehiago daude EAEn (% 1,20).
Bestalde, 2.917 afiliatu (% 0,94) irabazi ditu Nafarroako Gizarte Segurantzak, eta iaz hilabete berean baino 4.585 gehiago (% 1,49) dira. Gauzak horrela, guztira, 312.744 pertsona daude Gizarte Segurantzan izena emanda Nafarroan.
Espainiako Gizarte Segurantzan 134.307 afiliatu gehiago daude (% 0,63) eta, guztira, 21.333.513 pertsona daude Gizarte Segurantzan izena emanda Nafarroan.
Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren balorazioak
Euskal Autonomia Erkidegoak inoizko afiliatu kopuru handiena gainditu du urrian, ekainean erdietsitako marka historikoa hautsita (987 gehiago), Alfonso Gurpegui Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak azpimarratu duenez.
Sailburuordeak esandakoaren arabera, azken hilabetean izandako "igoera txiki hori ohikoa izatenn da urrian", uda pasata pertsona gehiago hurbiltzen baitira Lanbideren bulegoetara. Edozein kasutan, datua "positiboa" da iazko urriarekin alderatuta, 1.148 langabe gutxiago zenbatu baitira. Halaber, maiatzetik urte arteko langabezia jaitsi den lehen aldia da.
Halaber, urrian 315 emakumek lana aurkitu dute eta 816 gizonek galdu. Dena den, urte arteko datuei erreparatuta, 631 emakume gutxiago daude lanik gabe eta 517 gutxiago.
Carmen Maeztu Nafarroako Eskubide Sozialen kontseilariak azpimarratu duenez, langabezia eta afiliazio datuek erakusten dute lan merkatuak enplegua sortzen jarraitzen duela Nafarroan, eta langabezia "egonkor" mantentzen dela.
Halaber, inoiz baino pertsona gehiago dago Gizarte Segurantzan izena emanda urrian.
Sailburuordearen esanetan, urria langabeziari dagokionez hilabete negatiboa izan ohi da, horrela izan baita 2007tik (2016an eta 2021ean salbu).
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik 25 milioi euro inguru bideratuko ditu altzairuaren eta metalen erabilera zirkularra sustatzera
Basque Zirkular Metals proiektuak 11 industria-enpresa eta bost kluster bilduko ditu, eta Produktuaren Pasaporte Digitala jarriko du martxan 2026an.
Brent upelaren prezioa apaldu egin da 108 dolarreraino
Hala ere, merkatuak beldur dira petrolioaren prezioak gora egiten jarraituko duela Ekialde Hurbileko tentsioen eta Ekidalde-Mendebaldeko oliobidearen itxieraren ondorioz.
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.