Pentsio kontributiboak % 2,8 inguru igoko dira 2025ean, 500 euro baino gehiago urtebetean
Pentsio kontributiboak % 2,8 inguru igoko dira 2025ean, pentsioak erreformatzeko legean jasotako errebalorizazio-formularen arabera. Lege horretan, urtebeteko batez besteko KPIa hartzen da kontuan (iazko abendutik oraingo ekitaldiko azarora arte), Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak ostegun honetan jakinarazi duenez.
Espainiako Estatistika Institutuak azaroko KPIaren datu aurreratua argitaratu du asteazken honetan (% 2,4); beraz, 2025ean pentsio kontributiboen balioa zenbat handituko den aurreratu daiteke, aurreko hamabi hilabeteetako batez bestekoa eginez, kasu honetan 2022ko abendua eta 2023ko azaroa bitartean.
Kalkulu hori % 2,8koa da, eta, beraz, kotizaziopeko pentsioak ehuneko horren inguruan igoko dira datorren urtean.
Edonola ere, Ministerioak gogorarazi du azaroko KPIaren behin betiko datua ezagutu arte itxaron beharko dela (INEk datorren abenduaren 13an argitaratuko du) 2025eko pentsioen igoeraren portzentaje zehatza baieztatzeko, nahiz eta KPIaren behin betiko datuak apenas aldatu ohi diren, hamarren bat bada, akaso.
Balio-handitze horrek, gutxi gorabehera, urtean, batez beste, 600 euro gehiago ekarriko dizkie erretiro-pentsioa duten pertsonei, eta sistemaren batez besteko pentsioak 500 euro inguru igoko dira urtebetean.
Igoera horrek mesede egingo die 10,3 milioi pentsio kontributibo jasotzen dituzten ia 9,3 milioi pertsonari, baita Espainiako Estatuko Klase Pasiboen Erregimenari dagozkion 720.148 pentsiori ere, horiek ere % 2,8 inguru igoko baitira.
Hilean 1.441 euroko pentsioa jasotzen duen pentsiodun batek (2024ko erretiro-pentsioarekin bat datorrena) 1.481,35 euroko pentsioa jasoko du hilero 2025ean, hau da, urtean 564,87 euro gehiago jasoko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.