Langabeziak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian, abenduan baino 2.302 langabe gehiago zenbatuta
Hego Euskal Herriko enplegu bulegoek 2.302 pertsona gehiago zenbatu dituzte urtarrilean lan barik, betiere iazko abenduarekin alderatuta, Espainiako Lan Ministerioak eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako datuen arabera.
Iazko urtarrilarekin alderatuta, ordea, bestelakoa da irakurketa, langabeziak % 1,68 behera egin baitu EAEn. Nafarroan, aldiz, gora egin du, oso gutxi izan arren (% 0,04).
Lurraldeka, Gipuzkoan izan da hazkunderik handiena (543 langabe gehiago, % 1,91 gora), eta ondotik datoz Bizkaia (1.148 pertsona, % 1,89) eta Araba (290 pertsona, %1,58 ). Nafarroak izan du igoerarik txikiena, % 1,06koa: horrenbestez, 321 pertsona gehiago daude lan gabe.
2024ko urtarrileko datuak eskuan, jaitsierak dira nagusi, eta horietan Gipuzkoa da denen buru: han jaitsi da gehien langabezia (% 1,98 behera, 586 langabe gutxiago), eta errenkadan ageri dira gainerako lurraldeak: Bizkaia (% 1,59, 997 pertsona) eta Araba (% 1,51, 285 pertsona). Foru Erkidegoa izan da langabezia datuak hobetu ez dituen bakarra, % 0,04ko igoera erregistratu eta 13 langabe gehiago zenbatu dituelako.
Datuon balorazioan, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du "ohikoa" dela urtarrilean langabeziak gora egitea, batez ere Zerbitzu sektorean, Gabonetako kanpaina amaitzen baita. Hala, horren iritzian, garrantzitsuena "urte arteko tasan dagoen joera positiboa" da.
Langabeziak gora, emakumeen eta gazteen artean
Nabarmentzekoa da iazko abenduan baino emakume gehiago daudela langabezian (% 2,89 hazi da, gizonezkoen tasaren igoera % 0,46koa izan den bitartean), baina era berean, 2024ko urtarrileko datuei erreparatuta, bilakaera hobea izan du arlo horrek: % 1,79 jaitsi da; gizonezkoena, % 1,54. Halaber, aipagarria da gazteen langabeziak izan duen igoera, baina abenduarekin alderatuta (% 5,51eko igoera) zein iazko urtarrilarekin alderatuta (% 1,91 gora).
Sektoreka, eta aurreko hilabetearekin erkatuta, sektore guztietan behera egin du langabeziak (aipagarria da eraikuntzaren eboluzio ona), Zerbitzuetan izan ezik. Gabon osteko kanpainaren ostean, 2.189 enplegu galdu dira.
Kontratazioari dagokionez, igo egin da bi alderaketan: % 4,96, abenduarekiko, eta % 1,01, 2024ko urtarrilarekiko.
Hilabete arteko afiliazioan galerak; igoerak, urte artekoan
Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden langileei dagokienez, galerekin abiatu dute urtea EAEk eta Nafarroak. Izan ere, 13.133 kotizatzaile gutxiago erregistratu dituzte urtarrilean, abenduarekin alderatuta. Guztira, 1,3 milioi lagun daude afiliatuta. Bi erkidegoetan % 1 inguruko jaitsierak izan dira.
Dena dela, 2024ko urtarrileko datuei erreparatuta, hobera egin dute afiliazio datuek: EAEn % 2,59 hazi da, eta Nafarroan, % 1,45.
Espainiako Estatuan ere gora egin du langabeziak (38.725 pertsona gehiago behar barik), baina langabe kopurua 2,6 milioiren azpitik dago, eta azken 17 urteotako urtarrileko erregistrorik baxuena da.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.