Gutxieneko soldata jasotzen dutenek errenta aitorpena egin beharko dute aurrerantzean: Hala al da EAEn?
Lanbidearteko gutxieneko soldata hileko 1.184 (14 ordainketatan) edo urteko 16.567 euro gordinera igo da (% 4,4 gora), Espainiako Gobernuak atzo ministroen kontseiluan onartutakoaren arabera. Lan Ministerioak sindikatuekin adostutako igoera da (patronala akordiotik kanpo geratu zen), baina hazkunde historikoa zena desitxuratuta geratu da Ogasun Ministerioak ebatzitakoarekin: aurrerantzean gutxieneko soldata ez da errenta aitorpena aurkezteaz salbuetsita egongo. Orain arte, soldata txiki hori jasotzen zutenek ez zuten errenta aitorpena egin behar; aurrerantzean, bada, salbuespen batzuk kenduta, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) ordaindu beharko dute. Erabakiak arrakala sortu du Espainiako koalizio Gobernuko kideen artean, eta Sumarrek salbuespenari eusteko lege proposamena aurkeztu du dagoeneko.
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) zerga sistema propioa du, eta Espainian erabakitakoek ez diete zertan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zergadunei eragin. Are, egun indarrean dagoen araudiaren arabera, gutxieneko soldata jasotzen dutenak, iaztik, derrigortuta daude PFEZa ordaintzera. Izan ere, egungo araudiaren arabera, urtean 14.000 euro gordin edo gutxiago jasotzen dituztenak bakarrik daude salbuetsita (20.000 euro, bi zergadunen kasuan). 2024an, lanbidearteko gutxieneko soldata 15.876 eurora igo zenez, zergadun horiek ere errenta aitorpena egitera behartu zituzten hiru ogasunek.
Egoera bestelakoa litzateke EAJk eta PSE-EEk babestu duten berrikuspen fiskala onartzen bada, izan ere, errenta aitorpena egiteko salbuespena 19.000 eurora igotzea proposatu dute bi alderdiek. Zerga erreforma onartzea, baina, gehiengoen jokoaren menpe dago. Bizkaian, jeltzaleek eta sozialistek badute onartzeko nahikoa boto, eta ez da arazorik espero. Gipuzkoan eta Araban, ordea, korapilotsuagoa da egoera, foru gobernuek oposizioko alderdi baten babesa behar baitute, gutxienez. Negoziatzera kondenatuta daude, beraz, bi lurraldeetan.
Urak arre, Espainiako Estatuan
Dena dela, EAEko testuingurua samurra da Espainiako Estatuarenarekin alderatuz gero. Sanchezen gobernuko koalizio kideak mokoka azaldu ziren atzo, eta oposizioan ere ahots kritikoak azaldu dira Ogasun Ministerioaren erabakiaren aurrean.
Ministroen kontseiluaren osteko prentsaurrekoa tentsio betekoa izan zen, eta Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroak ez zuen bere haserrea ezkutatu. Salatu zuenez, komunikabideen bitartez izan zuen Ogasunaren erabakiaren berri. Sumarren buruzagia ere badenaren ustez, "zerga justizia goitik hasten da, ez azpitik".
Pilar Alegria exekutiboaren bozeramaileak aldaketa defendatu zuen, eta PFEZaren bidez bildutakoak "zerbitzu publikoak hobetzeko" balio duela aldarrikatu. Azaldu zuenez, gutxieneko soldata jasotzen duten askok ez dute errenta aitorpena egin beharko, egoera zaurgarrian badaude, batez ere.
Gerora, PPk, Podemosek baina baita Sumarrek ere gutxieneko soldata salbuetsita egoten jarraitzeko lege proposamenak aurkeztu zituzten.
Ingurumari horretan, EH Bilduk iragarri du salbuespena mantentzearen alde egingo duela. EAJk ere "egoera okerrenean dauden pertsonak" laguntzen saiatuko dela nabarmendu zuen, baina era berean, Ogasun Ministerioaren argudioak ulertzen dituela erantsi.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.