Azken urtean EAEko soldata altuenenen eta baxuenen arteko arrakala handitu egin da, txosten baten arabera
2024an handitu egin zen EAEko enpresa pribatuetan dauden soldata altuenen —zuzendari nagusiek jasotzen dutena, batez beste 139.400 euro urtean— eta baxuenen —administrari laguntzaileena, 25.200 euroko batezbestekoarekin— artean dagoen arrakala. Izan ere, lehenengoena % 7,6 igo da, eta bigarrenena, aldiz, % 0,9 murriztu.
LKS Next aholkularitza konpainiak "2025eko Euskadiko Soldata Gida" izeneko txostena aurkeztu du gaur Bilbon, 100 enpresari egindako inkesta oinarri. 2024ko soldaten datuak ez ezik, profil profesionalen ezaugarriak et
lanpostu bilatuenen informazioa ere bildu dituzte azterlanean.Ondoriorik behinena da adimen artifizialarekin, teknologia berriekin eta datu analisiarekin lotutako profilak direla bilatuenak, eta hain justu, arlo horretan bereziki egin dutela gora soldatek.
Dena dela, betiere azterlanaren arabera, soldatak KPIa baino gehiago hazi ziren iaz: lansariak % 4 hazi ziren; inflazioak, % 3,6an itxi zuen urtea. Nolanahi ere, azpimarratu behar da hazkunde hori batezbestekoa dela, eta, hortaz, ez da homogeneoa. Hori horrela, gehien eta gutxien irabazten dutenen arteko aldea nabarmena da, eta arestian esan bezala, arrakala hori handitu egin da azken urtean.
Enpresen beharrak eta ardurak ere jasotzen ditu txostenak, eta horien artean talentu edo errelebo falta aipatu dute gehien. Txostenaren egileen arabera, auzia biztanleriaren zaharkitzeari lotuta dago neurri handi batean, baina ohartarazi dute askotan gazteen ikasketek ez dutela bat egiten enpresen beharrekin. Ingurumari horretan, LKS aholkularitza enpresako adituek diote atzerritik talentua ekartzea "ezinbestekoa" izango dela etorkizunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.