Lehen sektorea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak akordioa itxi du Kantauriko inguraketa-ontziekin bokarta arrantzatzeko

"Esperotako" akordio "egokia" dela esan du Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzaren Arrantza sailburuordeak. Antxoaren arrantzaldia astelehenean hasi zen, 28.600 tonatik gorako kuotarekin.
Bokartak. Argazkia: EFE
Bokartak. Argazkia: EFE

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2025eko antxoa arrantzuaren kudeaketari buruzko akordio bat iragarri du gaur, ohar baten bidez, Kantauri ipar-mendebaldeko inguraketa-ontziekin.

"Esperotako" akordio "egokia" dela nabarmendu du Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzaren Arrantza sailburuordeak. Bokartaren arrantzaldia astelehenean hasi zen, 28.600 tonatik gorako kuotarekin.

Akordioa Isabel Artime Arrantza idazkari nagusiak eta sektoreko ordezkariek egindako bileran lortu da. Batzar horretan Opescantabrico ekoizleen elkarteak (ekoizpenaren % 90) aurkeztutako proposamenari heldu zaio.

Proposamena zen harrapaketen % 96ko muga elkarteen artean banatzea; horrela, elkarteek arrantzaren erritmoa eta lehorreratzeen bolumena egokitu ahal izango dute, kuotaren aprobetxamendua optimizatzeko.

Azkenik, iturri beraren arabera, sektoreak bat egitea lortu da kudeaketa-eredu hori ixteko eta harrapaketen muga % 4tik % 10era igotzeko elkarte horiekin lotuta ez dauden eta hasierako akordioan ez zeuden profesionalentzat.

Neurri honen bidez, aurreko urteetako kanpainaren lehen egunetan arrantzatutako tamaina eta kotizazio txikiko antxoen deskarga masiboak murriztu nahi dira, eta, horrela, arrantzan parte hartzen duten ontzi guztien errentagarritasuna hobetu, Ministerioaren arabera.

Kudeaketa eredu berria dagokion arauan islatuko da, eta kontuan hartuko du, kanpaina hasi ondoren, lege berria argitaratu arte egindako arrantzua.

20250311105125_anchoas-getaria_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X