Abian da antxoaren kanpaina, baimendutako harrapaketa kopurua % 7 murriztuta
Antxoaren kanpaina astelehen honetan, martxoaren 10ean, abiatuko da kuoten egungo sistemarekin eta ontzikako kupoekin, maiatzean gertatuko denaren esperoan.
Iragan astean bildu ziren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa eta sektorea. Bilera horretan, antxoaren kupo sistema aldatzeko proposamenak egin zituzten.
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuak azaldu zuenez, Bizkaiak eta Gipuzkoak, Kantauriko beste flota batzuek bezala, bestelako kupoak nahi dituzte.
Gaur egun, Ministerioak, ebazpen baten bidez, eguneroko harrapaketa muga batzuk ezartzen ditu itsasontziko. Ebazpena Kantauriko Arrantza Ekoizleen Erakundeen Elkartean (Opescantabrico) lortutako akordioetan oinarritzen da. Elkarte horrek ontzien % 90 inguru ordezkatzen du.
Kantauriko arrantzaleen proposamena, baina, Estatuari dagokion kuota kofradien artean banatzeko sistema bat ezartzea da, erakunde horiek beren kabuz antola dezaten jarduna, eta bazkideentzat arauak jartzeko ahalmena izan dezaten. Hori eginda, itsasontziek Estatuko kuotaren ehunekoaren barruan egin ahal izango duten harrapaketa osoa zein izango den jakingo dute.
Barredok azaldu zuenez, horrek aukera emango lieke nola arrantzatu, arrantzara noiz joan eta zenbat arrantzatu kudeatzeko: "Merkatuaren unean uneko beharrak aurreikustea da kontua, eta ez salneurriak jaitsiko dituzten harrapaketa handiak egitea, jarduera errentagarria izan dadin".
Ministerioaren arabera, bestalde, bileran ondorioztatu zuten arrantza kudeatzeko eredurik onena sektorearen akordio batean oinarritutakoa dela, eta, beraz, Arrantza idazkari nagusiak eragileei dei egin zien elkarrizketak martxan jartzeko, akordio bat lortzeko bidean.
Arazoa da kudeaketa sistema berria martxan jartzeko Ministerioaren agindua behar dela. Gainera, prozesuak bi hilabete iraun dezake, alegia, maiatzaren erdialdera arte luza daiteke.
Arrantzaldia astelehen honetan hasten dela kontuan izanda, akordio bat lortu eta Ministerioaren agindu berria argitaratu arte, orain arte bezala jardungo dute arrantzaleek.
% 7 murriztu dute baimendutako harrapaketa kopurua
Kanpainaren hasieran, gutxi gorabehera iaz baino bi milioi kilo gutxiago harrapatuko dituzte, % 7 txikitu baitute harrapaketa kopurua.
50 bat ontzi ditu euskal flotak. Gipuzkoan, Hondarribiko, Getariako eta Orioko portuetatik aterako dira antxoa bila, eta Bizkaian, berriz, Ondarroatik, Lekeitiotik, Bermeotik, Santurtzitik eta Zierbenatik.
Harrapaketa kopurua % 7 murriztuta, 33.000 tonatik 30.633ra jaitsiko da baimendutako kantitatea.
Azarora arte iraungo du kanpainak. Dena den, uda aurretik harrapatu ohi dute antxoa kopuru handiena. Hain zuzen ere, Ministerioak honela banatzen du kuota: % 85 lehen seihilekoan, eta gainerako % 15a, bigarrenean.
Urtearen bigarren zati horretan, kuotaren % 10 uztailean eta abuztuan banatuko da, eta gainerako % 5a, irailaren 1etik aurrera.
Esan bezala, egungo sistemarekin hasiko dute kanpaina, arrantzaleek aldaketa beharra ikusten duten arren.
Hartara, martxoan, apirilean, maiatzean eta ekainean arrantza-ontzi bakoitzak eguneko 10.000 kiloko muga izango du, 120 tonatik gorako ontzien eta 12 kidetik gorakoen kasuan. Gainerakoek 8.000 kilo arrantzatu ahalko dituzte, gehienez.
Bestalde, aipatu hilabete horietan kiloko 60 antxoako muga errespetatu beharko dute, % 10eko tartea gorabehera.
Bigarren seihilekoan, uztailaren 1etik azaroaren 30era, 5.000 kilora jaitsiko dute muga; 4.000 kilora, ontzi txikien kasuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.