Antxoaren kanpaina astelehenean hasiko da ontzikako kupoekin, baina sistema maiatzean alda daiteke
Antxoaren kanpaina astelehenean, hilak 10, abiatuko da kuoten egungo sistemarekin, ontzikako kupoekin, baina maiatzean alda daiteke.
Gaur bideokonferentzia bidez bildu dira Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa eta sektorea. Sektoreak, ekoizleek eta erkidegoek —tartean, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE)— antxoa kupo sistema aldatzeko proposamenak egin dituzte.
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuak azaldu duenez, Bizkaiak eta Gipuzkoak, Kantauriko beste flota batzuek bezala, bestelako kupoak nahi dituzte.
Gaur egun, Ministerioak, ebazpen baten bidez, eguneroko harrapaketa muga batzuk ezartzen ditu itsasontziko. Ebazpena Kantauriko Arrantza Ekoizleen Erakundeen Elkartean (Opescantabrico) lortutako akordioetan oinarritzen da. Elkarte horrek ontzien % 90 inguru ordezkatzen du.
Kantauriko arrantzaleen proposamena Estatuari dagokion kuota kofradien artean banatzeko sistema bat ezartzea da, erakunde horiek euren kabuz antola dezaten euren burua eta bazkideentzat arauak jartzeko ahalmena izan dezaten. Hori eginda, itsasontziek Estatuko kuotaren ehunekoaren barruan egin ahal izango duten harrapaketa osoa zein izango den jakingo dute.
Barredok azaldu duenez, horrela kudeatu ahal izango litzateke nola arrantzatu, noiz joan arrantzara eta zenbat arrantzatu: "Merkatuaren unean uneko beharrak aurreikustea da kontua, eta ez salneurriak jaitsiko dituzten harrapaketa handiak egitea, jarduera errentagarria izan dadin".
Ministerioaren arabera, bileran ondorioztatu da arrantza kudeatzeko eredurik onena sektorearen akordio batean oinarritu behar dela, eta, beraz, Arrantza idazkari nagusiak eragileei dei egin die elkarrizketa bat martxan jartzeko, akordio bat lortzeko.
Arazoa da kudeaketa sistema berria martxan jartzeko Ministerioaren agindu bat behar dela, eta, gainera, prozesuak bi hilabete behar ditu, maiatzaren erdialdera arte luza daiteke.
Arrantzaldia datorren astean hasiko denez, akordio bat lortu eta Ministerioaren agindu berria argitaratu arte, orain arte bezala funtzionatuko dute arrantzaleek.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.