EAEko langabezia-tasa % 7an mantendu da lehen hiruhilekoan, 1.300 langabe gutxiago zenbatuta
Aurtengo lehen hiru hiruhilekoa % 7ko langabezia tasarekin itxi du Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE), aurreko hiruhilekoan baino 1.300 langabe gutxiago zenbatuta, Eustat Euskal Estatistika Institutuak bildutako datuen arabera. Landunen kopuruak, ordea, behera egin du (5.400 pertsona gutxiago), eta jarduera-tasa (16 urteko eta gehiagoko biztanleak kontuan hartuta) % 56ra iritsi da 2025eko lehen hiruhilekoan (aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren txikiagoa izan da).
Hori horrela, langabeen kopurua 74.300ekoa izan da eta landunena 991.500era iritsi da.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (2024ko azkena), behera egin du langabeziak emakumeen artean. Emakumezko langabeen tasa sei hamarren jaitsi da, % 7,1era, eta gizonezkoena, lau hamarren igo (andrazkoena baino baxuagoa da, dena den, % 6,8koa). Gazteen (16-24 urte) langabezia-tasa bere horretan mantendu da: %13.
Lurraldeka, eta iazko azken hiruhilekoarekin alderatuta, Araban besterik ez da jaitsi langabezia, zortzi hamarren (% 6,1ekoa da tasa, horrenbestez). Bizkaiko eta Gipuzkoako langabezia tasa % 8koa eta % 5,7koa da, hurrenez hurren (ez da gorabeherarik izan).
Jarduera-tasari dagokionez, behera egin du hiru lurraldeetan, batez ere Gipuzkoan. Dena dela, lurralde horrek du okupazio-tasa altuena (% 72,8), eta ondoren daude Araba (% 71,1) eta Bizkaia (% 69,3).
Sektoreka, landunen kopuruak behera egin du zerbitzuen sektorean (-% 1,2) eta Lehen Sektorean (-% 5,9). Aitzitik, gora egin du Eraikuntzan (% 2,8) eta Industrian ( % 1,2).
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.