IRUZURRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat ikerketapean dago, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin 46.000 euroko iruzurra egitea egotzita

Ertzaintzak uste du 2020ko azaroan hasi zela iruzurra, eta DSBEz gain, Etxebizitza Gastuetarako Prestazio Osagarriarekin ere iruzur egin duela.
Lanbideren egoitza bat, Bilbon. Argazkia: EFE
Lanbideren egoitza bat, Bilbon. Argazkia: EFE

Ertzaintzak ikerketa izapideak abiatu ditu emakume baten aurka Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin eta Etxebizitza Gastuetarako Prestazio Osagarriarekin 46.380 euroko iruzurra egitea egotzita.

Lanbidek urte hasieran bidalitako txosten batean oinarritu da Ertzaintza ikerketa abiatzeko. Emakume batek bi laguntza horiei dagozkien lege-alorretan irregulartasunak egiten zituela susmatu zuen erakundeak.

Ertzaintzak kontsultak egin zituen erkidego, Estatu eta nazioarteko erakundeetan, eta ondorioztatu zuen iruzurra 2020ko azaroan hasi zela Lanbideren kasuan.

Hori horrela, emakumea ikertzen hasi ziren eta kasua Justiziaren esku utzi zuten.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

vivienda-alquiler-edificios-eraikinak-hiria-etxebizitza-alokairua
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alokairuko etxebizitzen prezioa % 3,8 igo da Euskadin 2025ean, eta % 5,6 Nafarroan

Azken urtean, alokairuko etxebizitzen hileko errentek gora egin dute Hego Euskal Herria osoan. Nafarroa igo dira gehien (% 5,6), ondoren Bizkaia (% 4,5), Araba (% 4) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 1,9). Batez besteko prezioaren koadroan, zerrendak bueltaerdi ematen du eta eta Gipuzkoa dago prezio-gailurrean (16,4 euro/m2); ondoren, Bizkaia (14,7 euro/m2), Araba (12,1 euro/m2) eta Nafarroa (11,1 euro/m2).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X