Amnistia Internazionalak Jerusalemgo trenaren proiektua bertan behera uzteko eskatu dio CAFi
Amnistia Internazionalak Jerusalemgo tren arinaren proiektua bertan behera uzteko eskatu dio Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) Beasaingo taldeari. Izan ere, proiektu honek Mendebaldeko Jerusalem eta hiriaren ekialdean dauden "legez kanpoko" kokalekuak konektatuko ditu. Horrekin batera, erakundeak "Israelek inposatutako okupazioari eta apartheidari etekina ateratzeari uzteko" ere eskatu du.
Amnistia Internazionalak azaldu duenez, Jerusalem Light Rail (JLR) proiektuak "legez kanpoko kokalekuak mantentzen, sendotzen eta okupatzen laguntzen du, eta baita Israelek Jerusalem ekialdea anexionatzen ere".
Bestalde, horren hitzetan, proiektu horren kontratuak 1.800 milioi euroko balioa du, eta "CAF 500 milioi baino gehixeagorekin geratuko litzateke". Kopuru horri "bi lineen eragiketa- eta mantentze-jarduera kudeatuko duen enpresaren irabazien % 50 gehitu beharko litzaioke. Lan horien bolumen totala 1.000 milioi ingurukoa izango litzateke".
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitzaren aldeko greba orokorra: deialdi bat edo bi izango dira Hego Euskal Herrian?
Taxilariek protesta egingo dute gaur Donostian VTCen gaineko kontrol handiagoa eskatzeko
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako