Eusko Jaurlaritzak lehen etxebizitzen prezioaren % 20 ordaintzeko abalak emango dizkie 40 urtez beherakoei
144 milioi euroko abal lerro bat onartu du, eta helburua 2029ra arte 3.000 etxebizitza mobilizatzea da. Abala jaso ahal izateko etxebizitzaren gehieneko prezioa 340.000 eurokoa izan beharko da.
Eusko Jaurlaritzak 144 milioi euroko abal lerro bat onartu du 18 eta 39 bitartekoei lehen etxebizitza erosten laguntzeko. Zehazki, finantza erakundeek edo bankuek normalean ordaintzen ez duten etxebizitzaren kostuaren % 20 hori finantzatuko du.
Gaur onartutako abal lerro horren helburua da 2029ra arte 3.000 etxebizitza mobilizatzea. Eskaerak udazkenetik aurrera egin ahalko dira, Eusko Jaurlaritza oraindik negoziatzen ari baita abal lerroarekin bat egingo duten finantza erakundeekin.
Baldintzak
Laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileek hainbat baldintza bete beharko dituzte. 18 eta 39 urte bitartekoek jaso ahal izango dituzte abalak, baldin eta gutxienez azken bost urteetatik bitan Euskadin bizi izan badira eta, eskatzailea lagun bat bada, ezin dute urtean 50.400 euroko diru-sarrerak gainditu, eta bi lagun izanez gero, 86.400.
Ezin izango dute programarekin bat egin aurretik beste etxebizitza baten jabe direnek, salbuespenak salbuespen. Esaterako, salbuetsita egongo dira herentzia bidez etxebizitza baten zati baten jabe direnak, etxebizitza horretan bizi ezin duten banandu edo dibortziatuak edo sasi-etxebizitza baten jabeak.
Halaber, nahitaezkoa izango da eskatzaileen ohiko etxebizitza izatea, gutxienez abala indarrean dagoen bitartean; edo beste era batera esanda, ezingo da alokatu, eta mailegua ezin izango da lokalak erosteko erabili.
Abalaren estaldura
Abalak tasazioaren eta salerosketaren arteko gutxieneko balioaren % 80tik % 100era arte ordaintzera balioko du. Finantza-erakundeek edo bankuek emandako hipotekek normalean estaltzen ez duten % 20ko zatia, alegia. Euskadin kokatutako etxebizitzak (berriak edo bigarren eskukoak) gehienez 340.000 euroko prezioa izan beharko du, halabeharrez.
Gehieneko prezio hori ezartzeko orduan, Eusko Jaurlaritza Euskadiko Higiezinen Erregistro Estatistikako 2024ko datuak erabili ditu, etxebizitzen kopuruari eta batez besteko prezioari buruzko informazioan oinarrituta.
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak azaldu duenez, 39 urtera arteko pertsonak dira lehen etxebizitza erosteko zailtasun handienak dituztenak.
Helburua "abalen horma eraistea da", azpimarratu du. Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak abalen linea hori justifikatu du, etxebizitza bat erostea eta alokatzea "konplexua" delako.
Adibidea
Anek (27 urte) eta Mikelek (28 urte) lau urte daramatzate alokairuan, euren diru-sarrerak ez dira (urtean) 86.400 eurotik gorakoak, eta uste dute une egokia dela lehen etxebizitza erosteko (200.000 euro). Bankuak eskaintzen dien hipotekak etxebizitzaren prezioaren % 80raino estaltzen du, baina Aneren eta Mikelen aurrezkiak ez dira gainerako % 20aren ordainketari aurre egiteko beste.
Mikel eta Ane abalen programari atxikitako finantza-erakunde edo banku batera joaten dira, eta haien kasua azaltzen dute. Hipotekaren % 100 behar dute, baina bankuak % 80 baino ez dio ematen. Eusko Jaurlaritzaren abala eskatzeko baldintzak betetzen dituzte, eta bankuari hipotekaren % 100 nahi dutela esaten diote. Gobernuaren % 20ko abala nahi dute etxebizitza erosi ahal izateko, beraz, bankuak eragiketa aztertzen du, eta positiboa bada, hipotekaren % 100 ematen die.
Jaurlaritzaren abalak Ane eta Mikel hipotekaren % 80ko ordainketa egin arte babestuko ditu, hortik aurrera abala desagertu egingo da eta hipotekaren kuotak ordaintzen jarraituko dute hura ordaintzen amaitu arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte, soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langile batzuek, berriz, 27.000 euro.
Nafarroako Foru Ogasunaren autolikidazio-proposamenak, kontsultagai
Gaur abiatuko da kanpaina telematikoa, eta hilaren 20an aurrez aurrekoa, ekainaren 25era arte. Esperientzia pilotu gisa, aurten errenta bulego mugikor bat egongo da hiru puntutan (Zangoza, San Adrian eta Altsasu), Ogasunaren bulegorik ez duten eremuetako bizilagunei tramitea egiten laguntzeko.