ETXEBIZITZA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko etxebizitza berrien prezioa, maximo historikoetan: 3.450 euro metro koadroko

Nafarroa aurretik (% 6,4) dago etxebizitza berrien prezioaren urtebeteko igoerari erreparatuta. Hiriburuei banan-banan begiratuta, batez besteko preziorik altuena Donostian dago, gero, Bilbon, eta azkenik, Gasteizen.

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.

Etxebizitza berria eraikitzeko lanak. Artxiboko argazkia: Europa Press

Etxebizitza berrien prezioa % 6,5 garestitu da Euskadin 2025eko lehen seihilekoan, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Batez beste, 3.450 euroan dago metro koadroa, inoizko preziorik altuenean, eta Espainiako batez besteko prezioa baino 300 euro garestiagoa da (3.151 euro inguru, metro koadroko).

Horixe adierazi du Tasazio Sozietateak etxebizitza berrien prezioei buruz egindako txostenak. Horren arabera, Nafarroa aurretik (% 6,4) dago etxebizitza berrien prezioaren urtebeteko igoeran.

Hiriburuei banan-banan begiratuta, Donostian dago batez besteko preziorik altuena (4.673 €/ m²), gero Bilbon (3.373 €/ m²) —biak inoizko garestien— eta azkenik Gasteizen (2.634 €/ m²).

Gainera, Donostia Estatu mailan prezio unitario altuena duen hirugarren hiriburua da, Bartzelonaren (5.695 €/ m²) eta Madrilen (4.893 €/ m²) ondoren.

Testuinguru horretan, urte arteko aldakuntzarik nabarmenena Donostian eta Bilbon izan da, urtebetean % 6,7 eta % 6,6 hazi baita, hurrenez hurren; ondoren, Gasteizen (% 5,8).

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X