BANKUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

BBVAk bere eskaintzari eutsi eta aurrera jarraitzen du Sabadell erosteko ahaleginean

Sabadelleko akziodunek ia aho batez TSB Erresuma Batuko filiala Santander bankuari saltzea onartu eta astebetera hartu du Carlos Torres buru duen konpainiak erosketa eskaintzari eusteko erabakia.

GRAFCAV9209. BILBAO, 24/06/2025.-Un cartel en una sucursal del BBVA, en Bilbao este martes aludiendo a la fusión entre BBVA y Sabadell. La Comisión Europea recordó este martes que cualquier condición impuesta por un Gobierno para aprobar una transacción debería ser "excepcional, proporcionada y justificada por razones de interés público válidas", aunque rehusó pronunciarse en concreto sobre la decisión del Ejecutivo español respecto a la opa del BBVA por el Sabadell. EFE/Luis Tejido
Artxiboko argazkia: EFE

BBVAk aurrera jarraitzen du Sabadell bankua erosteko eskaintzarekin, eta irailean Kataluniako erakundeko akziodunek onartu ahal izatea espero du, Balore Merkatuen Batzorde Nazionalak gaur jakitera eman duenez.

Horrela, BBVAk azken asteetako zalantza argitu du: eskaintza atzera bota, ez zegoelako hobetzeko prest, edo eskaintzari eutsi, nahiz eta Sabadelleko akziodunek trukearekin dirua galtzen jarraitzen duten, % 6 inguru.

Sabadell bankuko akziodunek ia aho batez onartu zuten TSB Erresuma Batuko filiala Santander bankuari saltzea, eta operazioa ixtean 2.500 milioi euroko dibidendua banatzea.

Horrela, BBVAk eskaintzaren inguruko informazio garrantzitsu guztia eguneratu eta argitaratuko du, baliteke irailaren hasieran, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak operazioa onartzea aurreikusten denean. Halaber, espero da une horretan bankuak Sabadellentzako dituen egitasmoen berri emango duela.

Onur Genç BBVAko kontseilari delegatuak uztailaren amaieran esan zuen erakundearen xedea balioa sortzea dela, eta nabarmendu zuen kapitala inbertitzen dutela soilik balioa sortzeko ikuspegi horretatik zentzua badu.

Hala ere, bankariak aitortu zuen orduan ez zegoela eskaintzarekin aurrera egingo zuten bermerik, eta joan den asteko Sabadell bankuaren batzarren ostean eskaintza atzera botatzeko atea zabalik utzi zuen.

Bere hitzaldian argi utzi zuena da ez zutela eskaintza hobetzeko asmorik, bi erakundeen kotizazioa ikusita merkatuak une hartan eskatzen bide zuen bezala, ezta erosketa onartzeko akziodunen ehunekoa jaistea ere, kapitalaren % 50ean baitago, BBVAk erakundearen kontrola bereganatzea bilatzen baitu.

Azkenik, BBVAk beste behin ere aurrera jarraitzea erabaki du, nahiz eta Sabadelleko akziodunek ia aho batez TSBren salmentaren alde egin eta 2.500 milioiko ezohiko dibidendua banatu. Espainiako Gobernuak operazioa burutzeko baldintzak ezarri zituenean erabaki berdina hartu zuen BBVAk.

Pedro Sanchezen Gobernuak erabaki zuen bi bankuek, operazioarekin aurrera eginez gero, hiru urtez eutsi beharko diotela independentziari (bost izan daitezke), eta horrek zaildu egiten du operazioa, sinergiak lortzeko eta kostuak aurrezteko aukera atzeratzen duelako.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X