EEP

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Banco Sabadell erosteko eskaintza publikoa onartzeko Espainiako Gobernuaren baldintzaren aurkako helegitea aurkeztu du BBVAk Auzitegi Gorenean

Bankuak uztailaren 15ean aurkeztu zuen errekurtsoa, Espainiako Gobernuak baldintza iragarri eta hiru astera. Zehazki, hiru urteetan bi erakundeek identitate juridikoa eta ondarea bereizita mantentzera behartzen ditu Sanchezen gobernuak.

(Foto de ARCHIVO)

Sedes de BBVA y Sabadell



EUROPA PRESS

01/1/1970
BBVAren eta Sabadellen egoitzak. Artxiboko argazkia: Europa Press

Banco Sabadell Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) onartzeko Espainiako Gobernuak ezarri zuen baldintzaren aurrean errekurtsoa aurkeztu du BBVAk Auzitegi Gorenean. Ekainean eman zuen baldintza horren berri Sanchezen gobernuak; zehazki, bi bankuak erakunde juridiko gisa hiru urtez bereizita mantentzera behartzen zituen, bost urtera luza litekeena.

BBVAk uztailaren 15ean aurkeztu zuen helegitea, Espainiako Gobernuak operazio horren baldintza iragarri eta hiru astera, 'El Español' egunkariak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X