ETXEBIZITZA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Mirakontxa Pasealekua, etxea erosteko kalerik garestiena EAEn

Idealistak egindako azterlan batek hala ondorioztatu du. Txostenak berri eman du, halaber, Nafarroan dagoela etxebizitza erosteko kalerik merkeena. 

Donostia etxebizitzak

Mirakontxa Pasealekua, Donostian. EITBren bideo baten artxiboko argazkia.

Donostiako Mirakontxa kalea da etxea erosteko Euskadiko kalerik garestiena,  1.661.214 euroko batez besteko prezioarekin. Hala ondorioztatu du Idealista atariak egindako ikerketa batek, eta gaineratzen duenez, Nafarroa da erkidegorik merkeena; bertan, kalerik garestienak 302.665 euroko batez besteko prezioa du. 

Donostiako erdigunetik metro gutxira dago Mirakontxa Pasealekua, Kontxako hondartzaren goialdean, eta badiarako ikuspegi onenak dituen kalea denez, asko garestitzen dira prezioak.

Espainiako Estatuan, Costa del Solen (Andaluzia), Mallorcan (Balear Uharteak) eta Bartzelonan (Katalunia) daude kalerik garestienak. Zehazki, eraikin bat erosteko kalerik esklusiboena Costa del Solen dago, Coto Zagaleta urbanizazioan, hain justu, Benahavis udalerrian. Batez besteko prezioa 12.366.846 eurokoa da.

Etxebizitzen inguruko plataformak argitaratutako txostenaren arabera, kale garestienak hiru erkidego horietan badaude ere, alegia, Andaluzian, Costa de Solen eta Katalunian, beste sei autonomia-erkidegotan batez beste milioi bat eurotik gorako kaleak ere topa ditzakegu, eta horien artean dago Euskadi (1.661 214 euro).

Autonomia erkidego merkeena Nafarroa da, kalerik garestienetako etxeen prezioa 302.665 euroan baitago, batez beste.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X