Urte amaierarako 4.000 plaza baino gehiagoko lan-eskaintza publikoa deitzea aurreikusten du Osakidetzak
Lehen Mailako Arretan betetzen zailak diren 169 plazaren esleipena amaitzen ari da Osakidetza, landa-eremuetako, arratsaldeko txandetako eta Etengabeko Arreta Guneetako asistentzia indartzeko.
Hilabete honetan, Euskal Osasun Zerbitzua Familia Medikuntza, Pediatria, Psikiatria eta Haur Psikiatria alorretako 169 profesional sartzen hasi da esleitu diren plaza zailetan. Helburua da egonkortasuna bermatzea betetzea zaila den osasun-zentroetan eta kontsultategietan: landa-eremuetan, arratsaldeko txandetan eta Etengabeko Arretako Guneetan (EAG).
Eskainitako plazetatik 130 Familia Medikuntzari dagozkio, 21 Pediatriari, 12 Ospitalez kanpoko Psikiatriari eta 6 Haur Psikiatriari; bi hutsik geratu dira. Lurraldeka, 100 lanpostu esleitu dira Bizkaian, 35 Gipuzkoan eta 34 Araban.
Ezaugarri horiek dituen eta Osakidetzak bultzatzen duen lehen hautaketa-prozesua da. Asistentzia-beharrak betetzeaz gain, deialdiak pizgarriak ezartzen ditu profesionalek betetzen zailak diren lanpostuetan jarrai dezaten.
Plantilla egonkortzea da Osakidetzaren lehentasunetako bat legegintzaldi honetan. Eskaintza publiko honekin batera, duela gutxi amaitu da 20-21-22 Egonkortze Plana ere, zerbitzuaren historiako handiena, 7.642 lanpostu eskainita. Era berean, urte honen amaierarako, ohiko lan-eskaintza publiko berri baterako deialdia aurreikusita dago, 2023, 2024 eta 2025. urteei dagokiena, 4.000 plaza baino gehiagokoa. Azterketak 2026an egingo dira, eta hautatzeko eredu berri bat erabiliko da prozesuak arintzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.