Eusko Legebiltzarrak ez du onartu gutxieneko pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzea tramitera eramatea
EAJk, PSE-EEk eta Voxek kontra bozkatu dute, PP abstenitu egin da eta EH Bilduk eta Sumarrek ekimena babestu dute.
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE
145.000 sinadura bildu dituen herri-ekimen legegilea tramitatzea baztertu du Eusko Legebiltzarrak, EAJren, PSE-EEren eta Voxen kontrako botoekin, PPren abstentzioarekin eta EH Bilduren eta Sumarren babesarekin.
Imanol Pradalesen Gobernuak emandako kontrako irizpidearen ondoren aurreikus zitekeen bezala, EAJk eta PSE-EEk ekimena aintzat hartzearen aurka bozkatu dute. Voxek ere kontrako botoa eman du, eta PP abstenitu da. EH Bilduren eta Sumarren babesa baino ez du jaso.
Herri ekimen legegile hori Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren eskutik iritsi zen Ganberara, eta pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzea eskatzen du. Plataformaren bozeramaile Ana Mezok eman dio hasiera eztabaidari, eta kolektiboa "etsita, harrituta eta haserre" dagoela azaldu du.
Bozketa egin baino lehen eta taldeek euren iritziak eman aurretik, sozialistei zuzendu zaie, "etxean eztabaidatzea ukatzen" ari direla esateko.
Atzera botatako testuak pentsioak osatzeko euskal sistema bat sortzea eskatzen du, Euskadin bizi diren eta erroldatuta dauden 60 urtetik gorako pentsiodun guztien gutxieneko diru-sarrerak gutxiengo soldataren % 100aren baliokidea izatea bermatzeko. 2025ean ezarritako gutxieneko soldata 1.184 euro gordinekoa da, 14 ordainsaritan banatuta.
Taldeak pentsiorik baxuenak hobetzeko prest daude, baina adostasunik ez
Legebiltzarrean egindako eztabaidan, talde guztiak bat etorri dira pentsiorik baxuenak hobetu behar direla esatean. Aitzitik, hori egiteko bideei buruz ez dira ados jarri.
EAJk eta PSE-EEk pentsioen sistema publikoa ezartzearen alde egin dute, eta adierazi dute proposamena ez dela bideragarria, ez juridikoki, ezta ekonomikoki ere.
Markel Aranburu EAJren legebiltzarkideak pentsiodunen lana aitortu du, eta zorionak eman dizkie. Hala ere, irizpide juridiko eta ekonomikoak aipatu ditu ezetza justifikatzeko. Gainera, eskumena Espainiako Gobernuarena dela gogorarazi du.
PSE-EEren izenean, ildo beretik mintzatu da Ekain Rico legebiltzarkidea, eta adierazi du eskumena Espainiako Gobernuarena dela. Halaber, herri-ekimen legegileak "berdintasun, elkartasun eta ekitate printzipioak urratzen" dituela esan du.
EH Bilduko Nerea Kortajarena legebiltzarkidearen arabera, "akats politiko larria" da herri-ekimen legegileari ezezkoa ematea. Are gehiago, uste du argi gelditu dela Eusko Jaurlaritzak elkarrizketaren alde egiten duen apustua "erretorika hutsa" dela.
PPko Alvaro Gochik Eusko Jaurlaritza egin du pentsio baxuenak dituztenen prekarietatearen erantzule.
Jon Hernandez Sumarren bozeramaileak azpimarratu duenez, Legebiltzarra moralki derrigortuta dago horrenbeste herritarren eskaria eztabaidatzera, gutxienez. Gehitu du eztabaidak bizirik jarraitzen duela eta egindako lana ez dela alferrikakoa izan.
Azkenik, Voxeko Amaia Martinezek onartu du proposamenak "itxura ona" duela, baina "bideraezina, arduragabea eta oso bidegabea" dela.
ELAk eta LABek ere ustez, "antidemokratikoa" da herri ekimen legegileari ezezkoa ematea
ELA eta LAB sindikatuaren arabera, EAJk eta PSE-EEk herri ekimen legegileari ezezkoa eman izana erabaki "antidemokratikoa" da. CCOO sindikatuak ere erabakia kritikatu du.
Halaber, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko mobilizatzen eta presioa egiten jarraituko dutela azpimarratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.