ETXEBIZITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hego Euskal Herriko biztanleen erdiak baino gehiago etxebizitza-eremu tentsionatuetan bizi dira

EAEn, Gasteiz gehituta, ehunekoa % 47,7koa da, eta Nafarroan, berriz, % 70ekoa.
vivienda alquiler etxebizitza alokairua efe

Alokairuko etxebizitza. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak Gasteiz tentsionatutako eremuan sartuta, dagoeneko etxebizitza eremu-tentsionatuan bizi dira EAEko biztanleen % 47,7, eta aste gutxiren buruan % 50etik gorakoa izango da portzentajea, Lezo, Zestoa, Arrasate, Tolosa eta Hernani ere sartuko baitira.

Zenbait udalerri etxebizitza-eremu tentsionatuan sartzeko zain daude, eta Bilbok, Astigarragak eta Usurbilek, Gasteizekin batera, urriaren amaieran bat egingo dute Estatuko Aldizkari Ofizialak eguneratuko duen zerrendarekin. Zerrenda hori, oraingoz, Errenteriak, Lasarte-Oriak, Zumaiak, Irunek, Donostiak (Gipuzkoa) eta Barakaldok (Bizkaia) osatzen dute.

Nafarroaren kasuan, etxebizitza-eremu tentsionatuan bizi diren biztanleen ehunekoa handiagoa da, eta % 70era iristen da. Guztira 21 dira ofizialki tentsionatutzat jotako udalerriak:  Iruñea, Tutera, Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Noain-Elortzibar, Cintruenigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrian eta Azkoien.

Eremu tentsionatu izendatzeak etxebizitza-parkearen gaineko kontrol publiko handiagoa dakar, eta hainbat neurri ezartzea aurreikusten da, hala nola alokairuaren prezioari muga jartzea eta onura edo laguntza fiskalak ematea.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X