Aurre-akordioa Iruñerriko hiri-garraioaren hitzarmenean
Moventis TCCk eta enpresa-batzordeak aurre-akordio bat lortu dute, eta, horri esker, langileek hitzarmen-proposamen bat bozkatu ahal izango dute. Kontsulta egin arte lanuzteak amaitzeko konpromisoa hartu dute, halaber.
Iruñerriko hiri-garraioaren esleipenduna den Moventis TCCko zuzendaritzak eta enpresa-batzordeak hiri-garraioaren hitzarmenerako aurre-akordioa lortu dute eta, horri esker, langileek hitzarmen-proposamen bat bozkatu ahal izango dute. Halaber, kontsulta egin arte lanuzteak amaitzeko konpromisoa hartu dute.
Konpainiak "elkarrizketaren esparruan emandako pausoa positibotzat" jo du, eta espero du elkar ulertzeko printzipio horrek aukera emango duela egungo gatazka egoera amaitzeko eta eskualdeko hiri-garraioko zerbitzu publikoaren normaltasuna berreskuratzeko.
Azken hilabeteetan mobilizazaio ugari izan dira hitzarmena berritzea eskatuz, lanuzte partzialak bereziki, txandakako egunetan; batzordeak iragarria zuen gogortu egingo zituela protesta horiuek negoziazioan aurrera egin ezean.
Konpainiak berak azpimarratu duenez, bitartekaritza prozesu osoan zehar aurkeztu dituen neurriek "plantillaren baldintzak nabarmen hobetzen dituen akordio handia" ekarri dute, eta 2029ra arte egongo da indarrean.
Neurri horien artean, honako hauek daude: KPI orokorrari lotutako soldata igoera; aurreko hitzarmena amaitu ondorengo atzerapenak ordaintzea; jaiegunetako plusa eta gaueko plusa handitzea; kontingentzia arruntengatiko prestazioak hobetzea, eta norberaren gauzetarako laugarren egun bat 2026an, eta bosgarren egun bat gehiago 2029an; urteko lanaldia 1.658 ordukoa izango da.
Horri, familia kontziliazioan eragina duten egutegien hobekuntzak gehituko zaizkio.
Proposamen horrekin, enpresak emandako datuen arabera, kontratazio berriko gidariak 36.000 eurotik gorako soldata izango lukete, 40.000 eurokoa batez besteko, eta astean 37 ordutik beherako lanaldia; % 30 gaindituko luke sektoreko hitzarmen probintzialeko soldata eta 100 lanordu gutxiago lituzkete.
Azkenik, Moventis TCCk, aurrerapen horretan erakutsitako erantzukizuna eskertu du, eta plantillaren konpromisoa eskatu du, bozketan lortutako akordioa berretsi ahal izan dadin. .
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.