Hartzekodunen konkurtsoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dikar kooperatibak Ternua ehungintza taldea erosi du “jarraitutasuna” eta “lurralde industria bermatzeko” helburuarekin 

Proposamenaren “arrakasta”  kooperatibak erakutsi duen “lurraldearekiko, pertsonekiko eta markaren etorkizunarekiko konpromisoan” oinarritu da.

Mondragon Korporazioko Dikar kooperatibak Ternua ehungintza enpresa erosi du hartzekodunen konkurtsoaren bitartez, Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko epaitegiak onespena eman du eta.

Mondragon Korporazioaren parte-hartzea duen operazioak "lurraldearekin duen konpromisoa eta euskal industriaren aldeko apustua sendotzea du helburu".

Kooperatibak ez du jakinarazi zenbat ordainduko duen Ternuaren salerosketan, outdoor sektorean duen posizioa sendotzeko "dibertsifikazio estrategia" gisa aurkeztu dute. Horrela, aire zabaleko jardueretarako ekipamenduan espezializatuta dagoen Columbus markarekin batera lehiatuko da merkatuan.

Kooperatibak adierazi dutenez, "Ternua gaur egun den bezalakoa bihurtu duten talentu, kultura eta konpromisoa zaintzea da helburua. Euren esperientzia proiektu partekatu batean integratu eta Euskadiko enpresa-ekosistema indartzeko”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gipuzkoako anbulantzietako langileen agerraldia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Anbulantzia-zerbitzua plantilla subrogatu gabe publifikatzea kritikatu du ELAk

ELAk jakinarazi duenez, Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Ordezkaritzak erabaki du indarrean dagoen kontratua bertan behera uztea, eta, urtarrilaren 7tik aurrera, zuzenean bere gain hartzea Tolosako eta Elgoibarko anbulantzia medikalizatuen kudeaketa. Zerbitzu horrek 45 profesional enplegatzen ditu gaur egun, mediku, erizain eta garraio sanitarioko teknikarien artean, eta salatu dutenez, "gaur egun horien lana mehatxupean dago".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X