Palestinako genozidioa salatzeko lanuzteetan parte hartzeko deia egin dute sindikatuek
ELAk txanda bakoitzeko 4 orduko lanuzteak proposatu ditu. LAB, CCOO, UGT, Steilas, Esk, CGT, Etxalde eta Hiru sindikatuek deialdi bateratua egin dute eta 3 ordu proposatu dituzte. Hala ere, Hezkuntzan greba orokorra deitu da.
Iraileko manifestazioa, Donostian.
Sindikatu guztiak kalera aterako dira gaur, Israelek herri palestinarraren aurka egindako genozidioa salatzeko deitutako lanuzteen baitan. ELAk txanda bakoitzeko lau orduko lanuzteak egingo ditu. LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, CGT, Etxalde eta Hiru sindikatuak, aldiz, batera egin dute deialdia eta txanda bakoitzeko hiru orduz gelditzea proposatu dute. Hezkuntzan, ELAk, LABek eta Steilasek egun osoko greba deitzea erabaki dute.
Nahiz eta Donald Trump AEBko presidenteak proposatutako Gazarako bake-plana sinatu duten, sindikatuek lanuzteak mantentzea erabaki dute.
Hiruzpalau orduko lanuzteak
Lanuzteak txanda bakoitzeko hiru eta lau ordukoak izango dira, deialdien arabera.
ELAk lau orduko lanuzte orokorra deitu du, baina Hezkuntzaren eta horren mendeko sektoreen kasuan lanaldi osokoa izango da. Lanuzteak 03:00etatik 07:00etara (txanda industrialetan, 02:00etatik 06:00etara), 11:00etatik 15:00etara (txanda industrialetan, 10:00etatik 14:00etara) eta 18:00etatik 22:00etara izango dira.
Bestalde, LABek, CCOOk, UGTk, Steilasek, ESKk, CGT/LKk, Etxaldek eta Hiruk elkarrekin egin dute deialdia eta hiru orduko lanuzteak deitu dituzte: 03:00etatik 06:00etara, 11:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 22:00etara. Lanaldia 15:00etan amaitzen duten langileen kasuan, deialdia lau ordurako egitea proposatu da.
LABek eta Steilasek Hezkuntza arloan egun osoko lanuztea proposatu dute.
Manifestazioak eta elkarretaratzeak
ELA sindikatuak mobilizazio propioak egingo ditu hiriburu guztietan, 11:45ean hasita. Bilbon, PSE-EEren egoitzaren aurrean izango dira, Donostian Eusko Jaurlaritzaren aurrean, eta Gasteizen Gobernuaren Ordezkariordetzaren aurrean.
Elkarretaratzeak ere deitu ditu hainbat herritan; hala nola Durangon, Gernikan, Eibarren, Zarautzen, Azpeitian, Tolosan, Beasainen eta Errenterian.
Bitartean, gainerako sindikatuek (LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, CGT/LK, Etxalde eta Hiru) manifestazio bateratuak egingo dituzte hiriburuetan eguerdiko 12:30ean. Bilbon Jesusen Bihotza plazatik, Donostian Boulevardetik eta Gasteizen Andre Maria Zuriaren plazatik aterako dira. Hiriburuetan zutabeak antolatu dira, manifestazioetara batera joan ahal izateko.
Sindikatu deitzaile guztiek Israelek Palestinan egindako "genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak" salatu dituzte, eta patronalei eta erakundeei Israelgo Estatuarekin harremanak eteteko eskatu diete.
Bestalde, Profesionalen eta Langile Autonomoen Batasunak ere adierazi du langile autonomoek mobilizazioak eta lanuzteak babesten dituztela.
Azkenik, hezkuntzaren arlora jota, Ikasle Sindikatuak 24 orduko greba orokorra deitu du DBHko 3. mailatik aurrera, eta LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, CGT, Etxalde eta Hiruk deitutako manifestazioekin bat egiteko deia egin du, langile klasearekin batera mobilizatzea garrantzitsua dela iritzita.
Bien bitartean, EHUko Ikasleen Kontseiluak unibertsitateko campus guztietan greba akademikoa egiteko deialdia onartu du, eta bat egingo du aurreikusitako mobilizazioekin.
Gernika-Palestinaren eta Palestinarekin Elkartasunaren deialdiak
Lan-eremuan planteatutako lanuzteez eta manifestazioez gain, Gernika-Palestina eta Palestinarekin Elkartasuna ekimenek beren mobilizazio propioak deitu dituzte arratsaldean herri eta hirietan.
Alde batetik, Gernika-Palestinak dei egin die euskal herritarrei Palestinako herriari laguntzeko mobilizatzen jarrai dezaten eta Gazaren inguruan irekitako prozesua bake iraunkor batekin sendotu dadin. Elkarteak sindikatu gehienek deitutako lanuzteekin bat egiten duela iragarri du. Horrez gainera, arratsaldeko 19:30ean udaletxeen aurrean lapiko-protestak egiteko deia egin du, "Genozidioa STOP! Konpromisoa Palestinarekin. Israelekin haustura! Rupture avec Israel maintenant!" lelopean.
Ekimenaren aurkezpenean, Gernika-Palestinako bozeramaileek mobilizazioa ahalik eta "transbertsalena" izatea eta batasun irudi, zabal eta trinkoa, islatzea nahi dutela azpimarratu dute, "herri palestinarrarekin bat egiteko eta Israel gero eta gehiago isolatzeko, genozidioa amai dadin eta palestinarrek beren etorkizuna askatasunez erabaki dezaten".
Palestinarekin Elkartasunak mobilizazio propioak deitu ditu, "Kolonizazioaren aurkako borrokak ez du etenik izan. Israel desegin! Harremanak hautsi" lelopean. Ekitaldi horiek 17:30ean izango dira Gasteizko Katedral Berrian, 18:00etan Donostiako Pio XII. a plazan eta 18:30ean Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzan.
Te puede interesar
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela azaldu ondoren. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko ere baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Arcelor Olaberriak bere ekoizpena gelditu du lehen aldiz lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu zuen itunak ez duela automatikoki bertan behera uzten udazkenerako deitutako lanuztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien marko komuna adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira, nahiz eta bakoitzak marko komun hori handitu edo osatu ahal izango duen bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, Gobernukide diren bi alderdiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du gai honetan ez dela komeni eremu publikoa "buru" izatea, enpresen "laguntzaile" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.