INFLAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irailean, urtearteko KPIa % 3,3raino igo da EAEn, eta % 2,8raino, Nafarroan

Espainiako Estatuan, urtebeteko inflazioa hiru hamarren hazi da, % 3raino.

gasolina combustible gasolinera erregaia

Batez ere, erregaien eta elektrizitatearen prezioaren eboluzioak eragin du prezioen igoera. Artxiboko argazkia: EFE

Prezioek gora egiten jarraitzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan. Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urtebeteko tasa % 3,3an kokatu da irailean EAEn, eta % 2,8an Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera.

Urtearteko tasak bost hamarren egin du gora EAEn, % 2,8tik % 3,3ra, eta hiru hamarren Nafarroan, % 2,5etik % 2,8ra. Batez ere, erregaien eta elektrizitatearen prezioaren eboluzioak eragin du prezioak igotzea.

Abuztutik irailera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) hiru hamarren jaitsi da EAEn, eta zazpi hamarren, berriz, Nafarroan.

Urtea hasi zenetik, prezioak % 1,8 garestitu dira EAEn, eta % 1,2 Nafarroan.

Elikagaiak eta edariak batez beste % 3,4 garestitu dira irailean EAEn, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta (abuztuan baino sei hamarren gehiago). Nafarroan elikagaiak iaz hilabete berean baino % 2,7 garestiagoak dira (hiru hamarren gehiago abuztutik).

Espainiako Estatuan, urtebeteko tasa % 3an gelditu da, abuztutik hiru hamarren igota. 

Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) % 2,4an mantendu da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X