Santanok baieztatu du Aralar gurutzatuko ez duen AHTaren bide berri bat aztertuko duela Ministerioak
Euskal Y-a Nafarroako trenbidearekin lotzeko hirugarren aukera bat aztertzea erabaki du Estatuko Gobernuak eta horren bideragarritasuna jakiteko zulaketa-lanak egingo dituztela baieztatu du Santanok. 2026ko udaberrirako informazioa guztia esku artean izatea espero du, erabaki bat hartu ahal izateko.
AHT Gipuzkoan. Argazkia: Garraio Ministerioa.
Jose Antonio Santano Garraio eta Mugikortasun Iraunkorraren Estatu idazkariak astelehen honetan Bilbon baieztatu duenez, ‘Euskal Y’-a Nafarroako Abiadura Handiko Trenarekin lotuko duen hirugarren aukera bat dago aztergai mahai gainean. Orain arte bi ibilbide zeuden aukeran: Gasteiztik edo Ezkio-Itsasotik Aralar mendilerroa zeharkatuz. Hirugarren aukerak Aralar inguratuko luke, gurutzatu beharrean.
Estatu idazkariak azaldu duenez, oraingoz "ez dago ezer baztertuta, ikerketa informatiboa ez delako itxi". Hasieran planteatutako bi ibilbideak "mahai gainean” daudela oraindik argitu du.
Hirugarren aukerari dagokionez, zehaztu du ez duela Aralar erditik zeharkatzen; “ibilbidea zertxobait gehiago luzatu eta Altsasu baino pixka bat lehenago, Gipuzkoarantz igotzea” proposatzen du. Baina argitu du ez dela Eusko Jaurlaritzak proposatu zuen ibilbidea, “nahiz eta antza handia duen”.
Santanok baieztatu du zulaketak egingo direla hirugarren aukera hori aztertzeko eta "ahalik eta erabaki onena hartzeko". Informazio guztia eta erabakia 2026ko udaberrian izatea espero du.
Zulaketak galarazteko egindako eskaeren inguruan, Estatu idazkariak esan du ez duela "inorekin inolako polemikarik sortu" nahi. Hala ere, esan du Ministerioa "konpromisoak betetzen saiatzen” ari dela, “udalen autonomia eta lurraldearekiko errespetu osoz”.
Halaber, zulaketa horietan "lurraren azterketa geologikoa soilik” egiten dela esan du eta jarraitzea espero du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela azaldu ondoren. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko ere baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Arcelor Olaberriak bere ekoizpena gelditu du lehen aldiz lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu zuen itunak ez duela automatikoki bertan behera uzten udazkenerako deitutako lanuztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien marko komuna adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira, nahiz eta bakoitzak marko komun hori handitu edo osatu ahal izango duen bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, Gobernukide diren bi alderdiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du gai honetan ez dela komeni eremu publikoa "buru" izatea, enpresen "laguntzaile" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.