Europa Ligako finalak 52 milioi euroko eragin ekonomikoa izan du EAEko ekonomian
Pasa den maiatzean Bilbon jokatutako finalaren inpaktuari buruz Ikertalde taldeak egindako txostenaren arabera, ekitaldiak ia 30 milioi euroko ekarri ditu EAEra, eta Barne Produktu Gordinean eragin zuzena du.
2025eko Europa Ligako finala, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Aurtengo maiatzaren 21ean Bilbon jokatu zen Europa Ligako finalak 52,5 milioi euroko eragin ekonomikoa izan du Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomian. Edota, beste era batera esanda, zenbateko hori euskal erakundeek kirol ekitaldia sustatzeko jarritako diruaren halako hamahiru da.
Antolaketa gastua, guztira, 11,52 milioi eurokoa izan da, besteak beste, antolaketaz arduratu diren enpresak eta pertsonak kontratatzeko. Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 2,21 milioi euro jarri zituzten, eta gainerakoa UEFAk, Espainiako Futbol Federazioak eta bi talde finalistek (Manchester United eta Tottenham).
Halaber, ekitaldiari lotutako kolektiboek Bilbon eta inguruan egin zuten egonaldiak 2,66 milioi euroko ekarpena eragin zuen.
Ekitaldiak erakarri zituen pertsonek (turista, bisitari eta bertakoak) eragindako inpaktu ekonomikoari dagokionez gastuaren zenbatekoa 23,83 milioi eurokoa izan da.
Eragindako inpaktu ekonomikoari dagokionez, ia 16,9 milioi eurokoa izan da.
Bilbon jokatutako finalaren inpaktuari buruz Ikertalde taldeak egindako txostenaren arabera, ekitaldiak ia 30 milioi euroko ekarpena egin dio EAEko Barne Produktu Gordinari, 112 euskal enpresa eta 844 langile kontratatuta.
Eragin ekonomikotik harago
Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak azpimarratu duenez, ekitaldiak sortu duen "inpaktua zifretatik harago doa". "Horrelako hitzorduek enplegua sustatzen dute, tokiko ekonomia dinamizatzen eta, batez ere, gure gizartean kirolaren balioak indartzen dituen ondarea uzten dute: lankidetza, ahalegin partekatua eta herrialde-harrotasuna", gaineratu du.
Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak, bere aldetik, tamaina horretako nazioarteko ekitaldiak "mundura lurralde ireki, moderno eta lehiakorraren irudia zabaltzeko" balio izan duela nabarmendu du.
Bestalde, Kontxi Claver, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotziak "ekitaldian parte hartu dutenen gaineko balorazio oso positiboa" azpimarratu nahi izan du, gehienek oso esperientzia egokitzat jo dutelako finala.
Zure interesekoa izan daiteke
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Olaberriako Arcelorrek ekoizpena gelditu du lehen aldiz, lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu du itunak ez duela automatikoki eragingo udazkenerako deitutako lanuztea bertan behera uztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien marko komuna adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira. Hala ere, bakoitzak marko komuna handitu zein osatu ahal izango du, bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, gobernukide diren bi alderdiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.