Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatu du AHTaren zundaketak egiteko "serio, garden eta zorrotz" jokatzea
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak berriz adierazi du "berebiziko garrantzia" duela 'Euskal Y'-aren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura Ezkio-Itsason egitea. AHT Gelditu kolektiboak zulaketa-lanak egiten ez laguntzeko eta inolako baimenik ez emateko eskatu die Beasain, Idiazabal, Ataun (Gipuzkoa) eta Bakaikuko (Nafarroa) udalei.
AHTaren lanak. Artxiboko argazkia: Irekia
'Euskal Y'-aren eta Nafarroako abiadura handiko trenaren arteko lotura nola egingo den erabaki gabe dago oraindik. Testuinguru horretan, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak "seriotasuna, zorroztasuna eta gardentasuna" eskatu dizkio Espainiako Gobernuari, Aralar inguruan egingo diren zundaketa-lanak direla eta.
Foru Aldundiak ohar bidez salatu duenez, Abiadura Handiko Trena Nafarroarekin lotzeko "zundaketak ez dira oraindik hasi", eta, Gipuzkoari dagokionez, "aurreko trazaduraren gainean egitea aurreikusten da, Aralar inguratu gabe".
Mendozak horrela erantzun dio, atzo Jose Antonio Santano Estatu-idazkariak Abiadura Handiko Trenaren eta Nafarroaren arteko lotuneari buruz egindako adierazpenei.
"Bai, Eusko Jaurlaritzak 2018ko alegazioetan egindako proposamena hartuko da oinarritzat, baina paperaren gainean ikusten dugu orain proposatutako katak ez datozela bat alegazioen dokumentu horretan jasotako trazadura alternatiboarekin, Aralar osorik inguratuko lukeen trazadurarekin, alegia", adierazi du.
Santanok egindako adierazpen publikoak kezkagarritzat jo ditu Mendozak, eta gaineratu du aldaketa horrek azalpen "argia eta zehatza" eskatzen duela.
Halaber, Mendozak adierazi du azpiegitura"funtzionala eta lehiakorra" izateko "berebiziko garrantzia" duela lotura Ezkio-Itsasotik egiteak eta katak "lehenbailehen abiatzeko, baina ondo abiatzeko" eskatu du.
Bestalde, Mendozak "lankidetza leiala eta zintzoa" eskaini dio Garraio Ministerioari "Gipuzkoaren eta gure herriaren etorkizuna jokoan dagoelako".
Zure interesekoa izan daiteke
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Olaberriako Arcelorrek ekoizpena gelditu du lehen aldiz, lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu du itunak ez duela automatikoki eragingo udazkenerako deitutako lanuztea bertan behera uztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien marko komuna adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira. Hala ere, bakoitzak marko komuna handitu zein osatu ahal izango du, bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, gobernukide diren bi alderdiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.