Nafarroako udalerriak dira nagusi Hego Euskal Herriko errenta pertsonalaren hazkundean
Deierriko harana dago igoeraren buruan 2016tik, eta gurean errenta gehien handitu duten udalerrien erdiak Nafarroan daude.
Azken zortzi urteetan, Hego Euskal Herriko herritarren errenta pertsonala nabarmen hazi da: batez beste, % 40 EAEn eta % 37,4 Nafarroan. Igoera horiei esker, bi lurraldeek Espainiako Estatuko errenta altuenak dituzte, EAEn batez ere.
Mapa xehe aztertuta, baina, Nafarroako udalerriak dira hazkundearen buru gurean. Izan ere, Espainiako Estatistika Institutuaren Familien Errenta Banaketaren Atlasaren azken datuen arabera (2023), 2016tik errenta pertsonalaren hazkunderik handiena izan duten Hego Euskal Herriko 1.000 biztanletik gorako 25 udalerrietatik 15 Nafarroan daude.
Zerrendako lehen tokian dago Deierriko harana, % 53,5eko hazkundearekin, eta Nafarroako batezbestekoa (+% 37,4) baino datu askoz hobea du. Erriberako, Lizarraldeko eta Iruñerriko hainbat udalerrik ere eman dute aurrerapauso nabarmena, % 40tik gorako igoerekin.
EAEn ere gora, baina apalago
EAEn, hazkundea sendoa izan da, batez ere Bizkaian: Hego Euskal Herrian igoerarik handiena izan duten 25 udalerrietatik sei lurralde horretakoak dira. Barrika (+% 45,9) eta Maruri-Jatabe (+% 44,9) dira adibide nabarmenenak, eta biek dute Estatuko errenta pertsonal handienetakoa.
Gipuzkoak lau udalerri ditu zerrenda horretan, tartean Berastegi (+% 41,9) eta Urnieta (+% 38,9).
Arabako udalerriak, aldiz, ez daude igoera handienak izan dutenen artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bio institutuetako ikertzaileek Osakidetzakoekin parekatzeko eskatu dute
Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arloko ikerketa-zentroetako (BioBizkaia, BioGipuzkoa eta BioAraba) langileek auzitegietara jo dute Osakidetzako ikertzaileekin parekatzeko eskatzeko. 600 langile inguru dira, eta urtean 10.000 eurotik gorako soldata-aldeak dituztela salatu dute.
Epaia bete eta Petronorreko langileak lehengo aldageletan alda daitezkeela erabaki du zuzendaritzak
2025eko udazkenean 83 eguneko greba egin zuten langileek aldagelaz aldatu zituztenean, aldaketak lanaldia 15-30 minutu luzatzea zekarrela salatzeko. Epaitegiek arrazoia eman zieten. CC.OO.k uste du enpresak txandak egiteko prozedurarekin iruzurra egin nahi diela orain.
Normaltasuna itzuli da AP-8 autobidera, Biriatu parean goiz osoan auto-ilara luzeak izan eta gero
06:00ak aldera utzi diote laborarien traktoreek A-63 autobidea blokeatzeari, eta behin errepidea irekita, azken egunetan muga igaroko zain ziren ehunka kamioi pilatu dira inguru horretan. Kamioiek eskuineko erreia oztopatu dute, eta 11 kilometrorainoko kamioi ilarak sortu dira. 14:00ak aldera itzuli da normaltasuna errepidera.
Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du Lapurdira igaro nahi duten 7,5 tona baino gehiagoko kamioiei ezarritako debekua
Biriatuko muga zabal dute ibilgailu guztientzat, Ipar Euskal Herriko laborariek A-63 autobidea blokeatzeari utzi ostean.
Mugako mobilizazioek bost milioi tona merkantzia kaltetu dituztela ohartarazi du Guitransek
Gipuzkoako elkarteak eta Fitransek ohartarazi dute Biriatuko blokeoak galera handiak eragin dituela garraioaren sektorean, eta luzatzen bada jarduera industrialari eragin diezaiokeela ohartarazi dute.
Behargin bat larri zauritu da Urdiaingo tailer batean, lan-istripu baten ondorioz
Zortziak pasatxo gertatu da ezberharra Urdianigo lantegi batean; 37 urteko langileari eskua harrapatuta gelditu zaio eta bi hatz galdu ditu. Gainera, beste langile bat zauritu da beste lan-istripu batean, Elizondon.
Nafarroako autoeskolek aztertzaile falta salatu dute berriro
Salatu dute aztertzaile faltak eta DGT Probintzialaren bulegoetan dagoen langile faltak "atzerapen handiak" eragiten dituela, "bai azterketa teorikoetan, bai praktikoetan", eta gogorarazi dute azterketa egitea "eskubidea" izan beharko litzatekeela, "ez pribilegioa". Astelehenero manifestatzen jarraituko dute egoera konpondu arte.
Bi urteko geldialdiaren ostean, gaur itzuli dira lanera Balenciaga ontziolako beharginak
Abu Dhabi Ports Arabiako taldearen agindupean arituko da aurrerantzean Zumaiako ontziola. Abenduan itxi zuten langileek eta Arabiako taldeak salmenta. Adostutakoaren arabera, soldatak % 5 jaitsiko dizkiete, eta hiru urtez izango dituzte izoztuta.
Osakidetzako medikuek bi greba egun gehiago egingo dituzte urtarrilaren 14an eta 15ean
Hala jakinarazi du ohar bidez Euskadiko Medikuen Sindikatuak. Bi greba egunak aste honetan bertan egingo dituzte, eta horrekin batera hainbat elkarretaratze antolatu dituzte Bilbon eta Gasteizen.
ErNEk segurtasunean immobilismoa dagoela eta 2026a herritarrentzat arriskutsua izango dela ohartarazi du
Sindikatuak inbertsio falta, bitarteko zaharkituak eta Ertzaintzan langile saturatuak daudela salatu du.