Txerri-izurria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txerri ustiategiak garbitzeko neurriak zorroztea eskatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak

Guztira, 1.200 txerri-haztegi daude Hegoaldean. Gehienak Nafarroan daude, izan ere, bertan, 800.000 txerri baino gehiago hazten dituzte.

Copia de DLS plantila 16:9 - 2
Irudia: EITB

Katalunian antzemandako txerri-izurriteari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kontu handiz ibiltzeko eskatu dute. Lehenengoak garbiketa eta kontrol protokoloak zorrotz betetzeko eskatu die abeltzain eta banatzaileei, eta bigarrenak, berriz, biosegurtasun neurriak zorrozteko eta mendietako zaintza areagotzeko eskatu du.

Izan ere, txerrien sektoreak eragina du Hego Euskal Herrian, batez ere Nafarroan. Guztira 1.200 txerri-ustiategi daude, eta horietatik 1.080 foru-lurraldean daude, 827.000 abelburu baino gehiago.

Euskal Autonomia Erkidegoan, bestalde, 120 ustiategi daude, ia 30.000 txerri. Horietatik 20.800 Araban daude; 5.800, Gipuzkoan, eta 3.000, Bizkaian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gasteiz Traktoreak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arabako eta Trebiñuko nekazariak traktoreekin atera dira lehorte-eremua izendatzeko eskatzera

Landa-eremuko dozenaka profesional bildu dira Gasteizen, Ataca elkartearen deialdiari erantzunez (Trebiñu eta Arabako nekazari eta abeltzain elkartea). Eusko Jaurlaritzari eskatu diote idorte-eremua izendatzeko, laguntza espezifikoak jaso ahal izateko eta, horrela, lehortearen eta bero-boladen ondorioei aurre egin ahal izateko. Dioetenez, ur-falta lehenagoko "egiturazko" arazoei gehitu zaie.

Concentración de técnicos de eventos en huelga, en Bilbao



EUROPA PRESS

26/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Greban dauden teknikariek "ekintzak" egingo dituzte patronalak haien eskaerei erantzuten ez badie

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko ehunka langilek lanuzteen jarraipen handia egin dute asteazken honetan Bilboko Aste Nagusian, eta ohartarazi dute ekintza gehiago egingo dituztela patronalak euren aldarrikapenei ez badie jaramonik egiten. Elkarretaratzea egin dute Arriaga Antzokiko plazan, Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek deituta. Bi urte eta erdi baino gehiago daramate lehen hitzarmena negoziatu nahian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X